Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oposaketa (Hiztegi Batuan oposizio agertzen da) 1 iz pl oposizioa, lehiaketa.

Iruñeko Udalerako administrari laguntzailerako 2001ean egin ziren oposaketetan. Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Musikari gazteek oposaketetara aurkezteko pieza unibertsalak landu behar izaten dituztelako. Berria - Kultura   2004-07-09

-Oposaketa batzuk atera ditut. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 250. orr.

Joan den urtean oposaketak gainditu zituen eta geroztik Frantziako hezkuntza funtzionarioa da. Berria - Euskal Herria   2004-01-15

2 (hitz elkartuetan)

Eta denak zorionak emanez eta zer oposaketa mota ote ziren galdezka hasi zaizkit. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 250. orr.

Nafarroako legebiltzarkide, Tafallan zinegotzi, eta, gainera, irakasle oposaketak prestatzen ari da. Berria - Euskal Herria   2004-06-30

3 oposizioa, kontrakotasuna.

Twirl-ek, Irala eta Cruz-en oposaketa gora-behera [...] proposamen berria egina zuen zirt-zart erosteko La Prensaren bildumak, Kixotearen hiru mila eta laurehun ale, [...]. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 220. orr.

Ez dakigu oposaketa tinkoa egiten edo akordioak egiten hasiko den. Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Zatiketa hori "garbi" eta “zikin”aren arteko oposaketan oinharritua da; garbiari hurbilago eta gizartean maila gorago. Herria   2004-09-09

Batzuetan, haurtxoen moduan jokatuz, oposaketa xeheen ildotik asmatzen duela leku berrian, Ameriketan, kasu, izango duen bizimodua: "hemen jendea gaiztoa da, han zintzoa; hemen behartsu bizi naiz, han duintasunez, agian aberats; hemen maitasunik gabe, han zoriontsu". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus