Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

yeti (orobat Yeti) iz Himalaian bizi dela uste den animalia ezezaguna.

Batzuetan Patroklo, bestetan arima erratu bat, hurrengoan sorgin bat edo yetia bera, pertsonaiok sor daitezkeela esan dut aurreko marrazkiaren bukaeran. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 68. orr.

Horrela esplikatzen da elurretako gizon izugarriaren pertsonaia, yeti delakoa esan nahi dut. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 182. orr.

Ez ziren haien takoi-zapata biren urratsak, baizik eta yetiak bidean ohi dituen haserre-pauso astunak. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 137. orr.

Asko dira Yeti izugarria edo Ness aintzirako munstroa ustez ikusi dutenak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 57. orr.

Tipo ideala Yetiarena bezala delako: gutxik ikusi diten eta ikusi dutenek ez diten, zer gerta ere, etxean aurkeztu. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 135. orr.

Institutu garaian esaten geninan bezala, ez dun nire Elurretako Yetia. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 135. orr.

"Yeti gizona" deitzen dute, Himalaiako abere famatu haren eite daukalako. Herria   2004-09-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus