Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gibel1 1 iz atzea, atzeko aldea.

Ehuneko honen gibelak aski gauza desberdinak estaltzen ditu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 232. orr.

Haren bi behatz lodiek lepo gibela ferekatu zidaten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 394. orr.

Kopetako izerdia esku-gibelaz lehortu zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 31. orr.

Esku-gibelez halako kolpea eman zion, non lurrera bota baitzuen trapu bat bailitzan. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 258. orr.

2 (leku atzizkiekin)

Eta hala zituela jauregiak, aitzinaldeko erdialdean, ate printzipal bat, eta bertze bi, alboetan; gibelean, berriz, ate bakarra zuen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 29. orr.

Argazkilaria gibelean neraman, hatsangaka. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 236. orr.

Serge Isteque ere gibelean gelditu da 116 bozekin. Herria   2004-12-02

Besotik herrestan eraman zuen gibeleko barneraino, eta gortina tiratu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 197. orr.

Goaitatu zuen bere etxean zegoen soldadua lokar zedin, eta gibeleko leiho batetik atera zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 249. orr.

Gibeleko masta arrakalatu egin zen. ik beherago 17. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 63. orr.

Atsegin dugu gibeleko pilotari on baten mentura hor ikustea. Herria   2004-09-02

Askotan gertatzen den bezala, gibelekoak dio irabazi aurrelariari, bigarren maileko xapelgo huntan. Herria   2004-04-22

Behako bat gibelera, Auritz eta Aurizperriko haranei. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 30. orr.

Urrats bat aitzina eta bi gibelerat. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 108. orr.

Lehenik itzultzen zarete berriz gibelera joateko, eta gero, han, laugarren karrikan, ezkerrera hartu. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 105. orr.

Aintzinatzen ez dena gibelerat doa. Herria   2005-05-26

1365eko azaroaren 28an uzten ditu ere pasatzera hiru lagun, Konpostelatik gibelera heldu direnak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 34. orr.

Haren izenean galdegiten dizut mezulariak berehala igor ditzazun gibelera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 156. orr.

Zepoan sartutako azeri sotil eta akituen pare ziren, aitzina ezin, gibelera ezin eta infernua bera etsai. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 252. orr.

Gibelerako bidea Elur-ek gau hartan berean egin zuen akitu gabe. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 207. orr.

"Gibelerako bidea" edo Repli stratégique delakoa gogoratzen zait eta beste karrika bat hartzea erabakitzen dut. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 41. orr.

Pantxok, gibelerako ispilutik begiztatu ditu lagunaren harat. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 57. orr.

Polizia gibeletik dugu. Itxaro Borda   «Hiruko» - 41. orr.

Ateko maratilari kontzen ari nintzela hurbildu zitzaidan Klara gibeletik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 390. orr.

-Gibeletik gustatzen zaidak... 11944

Niri behin baino gehiagotan eman dit gibeletik eta zinez neurri gabe gozatu dut beti. Aitor Arana   «Onan» - 104. orr.

Agentziako bulegariaren mahaia gibel-gibelean nuen; horrexek eragotzi zidan lurrera ziplo erortzea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 199. orr.

3 (leku atzizkiekin, -en atzizkiaren eskuinean)

Mendixka horren gibelean daukat hiria. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 189. orr.

Hautetsi batzuek proiektu horren gibelean abertzaleen helburua ikusten dute. Berria - Harian   2005-01-15

Xuriketak egin ditut eta aterpearen gibeleko hesian dilindan ezarri. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 149. orr.

-Joder, Edu -aditu nuen neure gibelera-. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 351. orr.

Gu ere haien gibeletik. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 143. orr.

Eusebio, pasabideko jalgigunearen gibeletik barrandan zegoen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 21. orr.

Aldare ttipitto baten gibeletik mintzo da erretorea hogei bat emazte bilo xuriei. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 76. orr.

Émilek betaurreko beltzen gibeletik behatzen zien, serio. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 108. orr.

4 (hitz elkartuetan leku atzizkiekin bigarren osagai gisa)

Baratze gibelean den sotoko ate ttipia irekirik utziko digula. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 150. orr.

Bentaren jabea sukaldeko ate gibelean desagertu zelarik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 101. orr.

Haatik, buru gibelean frangok darabilaten galdeak kanore hartzen du aurten. Herria   2005-08-04

Galdera bat ba dut beti buru gibelean: ba ote da hemengo jendea, kanpora joana eta itzultzen dena? Herria   2002-09-26

Jauregi gibeleko paretari atxikirik. 11959

Barra gibeleko ispilutik, Tomasen hortz tiki zorrotzek irriño egin zidaten, haren hatzak pistola. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 108. orr.

Filma eder baten ikusteko parada ukanen dugu Herriko Etxe gibeleko salan. Herria   2005-05-19

Noragabean, etxe gibelera jo du. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 13. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zigorrek galtzaren gibel patrikan sartu dio eskua. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 147. orr.

Mendi zut batzuen gibel-muga zeukaten bi muinoren artean nintzen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 102. orr.

Ezen errotaren kanala jauregiko gibel-hormari itsatsia eta eratxikia iragaiten zela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 127. orr.

-Nire pinpirina! -jarraitu zuen Amatxik, beribilaren gibel-mirailari begira. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 25. orr.

· 6 adlag atzean.

Hiritik kanpora ginen jadanik, haiek aitzin eta ni gibel. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 344. orr.

Bai aitzin eta bai gibel debekurik gabeko leku franko izan arren. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 12. orr.

Nagorek ere, luzaz gibel egonik, bote batzu sartu ditu harrigarriak. 11969

7 atzera.

Ttattit zegoen tabernako atean dudan, aitzin ala gibel? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 177. orr.

Jo aintzin, jo gibel, eskuin eta ezker eta nehork amor ez eman nahi. Herria   2001-08-02

Baina beranduegi zen gibel egiteko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 80. orr.

Hazparneko herriak gibel egin ondoan, jakiten da Euskal herria Zuzenean festibala Xiberoan eginen dela Mendiko Landan. Herria   2005-01-06

8 gibelago atzerago.

Gibelago heltzeko. Herria   2005-10-20

Hamar bat metro gibelago beste gizon bat, gazteagoa, handiagoa, azkarra. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 11. orr.

Helduden igandean, lau pondu gibelago den Perigueux-rekin lehiatuko da. Herria   2002-10-31

Baina itzul gaitezen doi bat gibelago. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 138. orr.

Horiek baino gibelagotik heldu ginen gu, adinez ere ikasleetan. Herria   2001-10-18

· Elixabet eta Mattin gibeltxago geldituak ziren. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 40. orr.

9 aitzin-gibel1 iz pl

Aristotelesen teoria hilemorfikoaren aitzin-gibelak buruz nekizkien orduko. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 166. orr.

Hiruzpalau gertakiren aitzin-gibelak, gure joan-etorri haren berri eman diezazuketenak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 238. orr.

10 aitzin-gibel2 adlag

Tripa kanpoan, zilkoa agerian, aitzin-gibel balantzaka, kikara eskuetan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 99. orr.

· Zurezko zaldi bi, aitzin-gibeletarat balantzaka ibiltzen zirenak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 71. orr.

11 ez aitzin ez gibel ez aurrera ez atzera.

Baina mementu hartan ez aitzin ez gibel geratu zen apeza, burua hutsik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 39. orr.

12 gibel asmo (orobat gibelasmo) azpikeria.

Autobusak Iruñen utzi nau eta han, gibelasmoak bultzaturik, huts egina nuen Magdalena zubira noa, Galbarioa ikusiz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 49. orr.

Gibelasmorik gabeko aipua zen erabat. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 54. orr.

Zuzenean ez bada, zirtoka; gibel-asmoz, ironia baliatuz. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 262. orr.

Lehen erreakzioan, gibel-asmoz ari ote zitzaidan pentsatu nuen, baina ez, aitak zintzo ziharduen, irri abegikor bat ezpainetan. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 245. orr.

Irri zuri batez eman zion azkenburu esaldiaren nabarrari, gibelasmoaz inolako dudarik geldi ez zekidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 68. orr.

Eta gaitz-erranka aritu zituan, aitaren asmoak gibelasmoak ez ote ziren... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 24. orr.

13 gibel-beldurti izond fidagaitza, mesfidatia.

Eta hargatik agertzen zituan herritarrak mesfidati eta gibel-beldurti, ez baitzuten sinesten balizko olaren balizko irabaziak lurraren jabetasunetik jaso izan zituztenak baino handiagoak izan zitezkeenik. 25585

Axularrek ere ugari darabil gibel kontua, baina, guzietan politena semantika zaharreko gibel beldurti hori iruditu zait. 25586

14 gibel karga

Frantses parlamentuak gibelkargarekin ezarri du beraz Europaren afera. Herria   2004-10-14

Europaren xutik ezartze horrek gibel-karga hartzen ari du asko lekutan. Beti gibelkari izana den Ingalaterraren gibel-karga hura bai oraino pisutzerat arizan dira. Herria   2005-03-24

15 gibel masta

Mesanako edo gibel-masta deritzona, txopako gaztelauaren aurrean. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 29. orr.

Gibel-mastari garabia atontzeko behar ziren beste haga, taket, gurpil eta sokak erantsiz, iltzeak ontziratzeko prestatu ginen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 57. orr.

16 gibel-solas hitz-atzea.

Liburuaren gibelsolasean. Berria - Kultura   2004-05-12

17 gibela egin gibelera egin, atzera egin.

Osabak ere, Galileok bezala, gibela egin baitzuen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 446. orr.

Gibela egin nuen, eta itzuli nintzen, ez haserrerik gabe, joko eternal hartan berriz leku hartzera.   - 278. orr.

Urrats bat gibela egin nuen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 62. orr.

Hamaika pena eta sufrimendu iragana nintzen ni orduko, baina ez nuen nehoiz gibela egin. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 608. orr.

18 gibelekoz aitzin atzekoz aurrera.

Sotana bera zinta gibelekotz aintzin erdi trebeska ezarria. Herria   2001-09-27

Batzuk zuzen, besteak gibelekotz aitzin. Herria   2004-09-02

Hots, gibelekoz aintzin itzuli zaizko holako gauzak, atzoko aldean. Herria   2003-04-17

Eskuak ortzira zuzenduz, otoizlari eta eske, besoak gibelekoz aitzin kulunkatuz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 162. orr.

19 gibelera egin atzera egin.

Gibelera egiten zuten ihes egin gabe, beldurturiko otso gazteek bezala. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 164. orr.

Leblanc-ek gibelera egiten du: dio engainatua izan dela eta hitzarmena hausten du. Herria   2003-07-17

Duela ordu erdi bat, gibelera egitekotan nintzen eta orain aise nabil, arin. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 41. orr.

Eskuak gibelera egin zuen.   - 307. orr.

Kataluñan, lurralde hori luzaz kudeatu duten eskuinaldeko abertzaleek gibelerat egin dute, ezkerrekoek aldiz azkarki aintzinerat. Herria   2004-03-18

Gibela egin nuen, eta itzuli nintzen, ez haserrerik gabe, joko eternal hartan berriz leku hartzera.   - 278. orr.

20 gibelera itzuli

Emazte xahar hura niri ari zait, oihu ta keinu, bidez tronpatu naizela, behar dudala pixka bat gibelera itzuli, Terradilloserako landen erdiko bidea hartuz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 140. orr.

Baionatik abiatzea (San Andres plaza) goizeko 8etan, Donibane Lohizunetik 8.30tan, gibelerat itzultzea 8etan Baionan. Herria   2005-09-01

"Bultza"k mailegatu diruaren gibelera itzultzeko bost urteko epea dute enpresa berriek. Herria   2001-06-28

Gutiz gehienetan ez baitute behinere diru hori gibelera itzultzekorik, salgaiak azkenean inkantean emaiten ditu kreditu munizipalak. Herria   2004-11-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aise gibelago (3); aitzin eta gibel (3); aitzin ez gibel (4); aitzin gibel (4); aitzin gibelak (6); baina gibela (4); baino gibelago (3); bat gibel (3); bat gibela (4); bat gibelago (3); edo gibel (5); esku gibelaz (9); eta gibel (12); eta gibelaz itzuli (3); ez gibel (6); gibel aldean (6); gibel aldera (4); gibel asmoz (3); gibel egin (6); gibel eta (7); gibel hartan (6); gibel urratsa (3); gibela egin (19); gibela egin nuen (4); gibela egiteko (4); gibela egiteko puntuan (3); gibela egiten (4); gibela ere (3); gibela estaltzen (10); gibela estaltzen duena (6); gibela estaltzen zuena (3); gibelago da (3); gibelat bihurtu (5); gibelat egin (7); urrats bat gibela (3)

aitzinean eta gibelean (3); bai gibelean (3); banderolaren gibelean (8); bat gibelean (4); baten gibelean (23); batzuen gibelean (3); bere gibelean (10); buru gibelean (5); da gibelean (7); du gibelean (7); eliza gibelean (3); elizaren gibelean (3); ere gibelean (6); eta gibelean (25); etxe gibelean (5); etxearen gibelean (6); ezker paretaren gibelean (3); gibelean ageri (3); gibelean bada (3); gibelean dagoen (6); gibelean dauden (3); gibelean daukat (5); gibelean den (8); gibelean ere (3); gibelean errealitate (3); gibelean eta (15); gibelean ez (8); gibelean gelditu (6); gibelean gorde (3); gibelean gorderik (3); gibelean gordetzen (5); gibelean jarri (3); gibelean utzi (13); gibelean utzirik (3); gibelean utziz (5); gibelean uzten (6); gibelean zegoen (4); gibelean zer (7); gibelean zer gordetzen (4); gibelean zeukan (3); gibelean zuen (3); gure gibelean (6); haien gibelean (7); handien gibelean (3); haren gibelean (12); herriko etxearen gibelean (5); honen gibelean (4); horien gibelean (10); horren gibelean (41); horren gibelean zer (3); hunen gibelean (3); mahaiaren gibelean (6); nire gibelean (20); nuen nire gibelean (4); pankartaren gibelean (4); paretaren gibelean (3); zioen banderolaren gibelean (4); zuen bere gibelean (3); zuen gibelean (10)

baten gibeleko (3); bere gibeleko (4); bi gibelekoak (10); bi gibelekoek (4); dira gibeleko (3); edo gibeleko (3); eta gibeleko (21); eta gibelekoek (5); etxe gibeleko (14); gibeleko aldean (3); gibeleko arazoak (3); gibeleko atea (3); gibeleko atetik (5); gibeleko aulkian (3); gibeleko bi (3); gibeleko eta (4); gibeleko gaitzak (3); gibeleko gaitzak jota (3); gibeleko gelan (4); gibeleko jokalari (5); gibeleko jokalariak (5); gibeleko laguna (3); gibeleko lerro (3); gibeleko lerroa (6); gibeleko lerroan (6); gibeleko minbizia (4); gibeleko pilotari (4); gibelekoen entrenatzaileak (4); herriko etxe gibeleko (5); jauregi gibeleko (3); plaza gibeleko (3); zuen gibeleko (3)

bat gibelera (4); bere gibelera (6); berriz gibelera (3); du gibelera (3); dugu gibelera (3); eta gibelera (14); etxe gibelera (3); ez dugu gibelera (3); ez gibelera (4); gibelera begiratu (4); gibelera behatu (4); gibelera bota (4); gibelera egin (36); gibelera egin du (5); gibelera egin duela (4); gibelera egin zuen (5); gibelera eginen (4); gibelera egiten (10); gibelera heldu (5); gibelera itzuli (13); gibelera itzuli dira (3); gibelera itzuliko (3); gibelera joan (5); gibelera so (8); gibelera utzi (11); gibelera utzita (3); gibeleraino heltzen (3); urrats gibelera (4); zuen gibelera (4)

azkarki gibelerat (3); bat gibelerat (6); bat gibelerat egin (4); berriz gibelerat (4); dira gibelerat (4); dute gibelerat (3); ere gibelerat (4); eta gibelerat (10); eta gibelerat itzultzea (4); gibelerat ari (7); gibelerat egin (48); gibelerat egin du (10); gibelerat egin duela (4); gibelerat egin dute (8); gibelerat egina (3); gibelerat eginen (5); gibelerat egiteko (3); gibelerat egiten (6); gibelerat eta (3); gibelerat itzuli (9); gibelerat itzultzea (7); gibelerat itzultzeko (3); gibelerat jinen (3); laster gibelerat (3)

baina gibeletik (3); bat gibeletik (3); bata bestearen gibeletik (4); baten gibeletik (11); bestearen gibeletik (6); beti gibeletik (9); bizkar gibeletik (3); denen gibeletik (3); ehizaren gibeletik (4); ene gibeletik (3); eta gibeletik (17); eta haren gibeletik (4); gibeletik abiatu (3); gibeletik aritu (3); gibeletik aritu ondoan (3); gibeletik eta (11); gibeletik heldu (8); gibeletik ibili (4); gibeletik izanik (3); gibeletik joan (3); gibeletik lasterka (3); gure gibeletik (3); haien gibeletik (8); haren gibeletik (21); leiho gibeletik (3); zen gibeletik (3); zure gibeletik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus