Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idazte 1 iz hitzak letren bidez irudikatzea.

Benetako mirariak egiten baititu idazte hutsak: minak sendatzen, ametsak bermatzen, galdutako esperantza berreskurarazten. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 190. orr.

Zerbait idaztea bai, baina idazle izenekoen idazte objetugabea ez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 14. orr.

· Lerro hautsietan idazte hutsak ez du, bestalde, esaldi bat, besterik gabe, poema bihurtzen. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 29. orr.

Sorianok ondo idazten zuela; eta ez dela ondo idazte horretan haren ordezkorik sortu. Berria - Kultura   2004-02-08

Arrazoi sakonagoa zukeen Enrikeren eskuz idazte horrek. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 136. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Biok ere idazte kontu hauetan hasiberriak ginela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 81. orr.

Ipuinak argitaratzea eta Knut Hamsun-en eleberriak eta Thomas Mannen Mendi magikoa yiddishera itzultzea izan ziren Singerren lehen idazte lanak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 8. orr.

Kode Zibilaren idazte prozesuan. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 15. orr.

Idazte bokazioak kazetagintzara ere eroan zuen. Berria - Kultura   2004-01-24

Eleberriaren idazte-urte horretan, Barojak ez zituen artean berrogei urteak bete. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 10. orr.

Idazte-data zehatzik ez badakigu ere, 1223az gerokoa da ziur. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus