Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pakistandar (orobat pakiztandar g.er. eta pakistanar g.er.; Hiztegi Batuan pakistandar agertzen da) 1 izlag Pakistangoa, Pakistani dagokiona.

Mila pakistandar gudarik muga pasatu dute talibanekin guduetan parte hartzeko. Herria   2001-11-08

Erakutsi digute zer diren Pakistandar familia baten gora beherak Bradford Ingalaterrako hiri batean. Herria   2002-08-08

Marwani, eroa, pakistandar galletak saltzen dabilena, oihuka ari da: "Kanpora kolonialismoa! Gora Maroko independentea! Al Djihad, Al Djihad!". Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 192. orr.

Haurdunaldiaren bederatzigarren hilabetera hurbiltzen ari da emakume pakistandarra. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 175. orr.

Bat harrera etxe batean eta besteak etxe okupatu batean, eta pilatutako amorru guztia bizilagun pakistandar batek jasan beharko du. Berria - Kultura   2004-09-23

2 iz Pakistaneko herritarra.

Albaniarrekin, pakistandarrekin eta indiarrekin trafikatzen zuten normalean. Berria - Gaiak   2004-05-26

Glasgown elkartzen diren pakistandar baten eta irlandar katoliko baten arteko amodio istorioa. Berria - Kultura   2004-05-05

Mendebaldeko komunitateak lortua zuen indonesiarrekin ondo moldatzea, hauek japoniarrengandik askatzea lortu ondoren, eta bere borondatez utzi zuen filipinarren, zingales, birmaniar, indiar eta pakistandarren gain zuen agintea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 365. orr.

Noraezean dabiltzan pakistandar hauei badugu zer eskertu. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus