Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

penitente (orobat penitent g.er.) 1 iz konfesatzen den pertsona; penitentzia egiten duen pertsona. ik penitentziagile.

Penitenteen eta Konfesoreen ENKIRIDION edo Eskuliburua. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 53. orr.

Konfesoreak penitenteari bere bekatuen ordainetan ematen dion pena. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 99. orr.

Hemen esaten da San Antoniok penitente bat aurkitu zuela, eta ikusi zuela absoluzioa merezi zuela, eta eman egin ziola, eta ematen zionarekin batera, penitenteak bere hoben guztiak idatzirik zeuzkan paper bateko letra guztiak desagerrarazi zituela. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 390. orr.

Baldin Madalena horrelakoa bazen, arriskutsuagoa izan behar zuen penitente gisa bekatari gisa baino. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 191. orr.

2 penitentzia egiteko, prozesio batean ateratzen den pertsona.

Hala nola sufrimenduarekin eta oinazearekin lotu hainbat pena eta trabailu: hamaika prozesionetako penitentek eskaintzen dizkigutenak, konparazione. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 387. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Txus Bidorretak zuzentzen duen penitente taldeak bijilia latza izango du aurten, sufrimendu eta lanez betea. Berria - Kirola   2006-02-22

-Nire karguak eragozten zidak penitente itxura hori hartzea. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 93. orr.

4 (izenondo gisa)

Gizon arrunta, ezkondua eta seme-alabak zituena, eta ez elizgizon, edo gutxienez ezkongabe penitente eta santua. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 58. orr.

Hemen esaten da San Antoniok penitente bat aurkitu zuela, eta ikusi zuela absoluzioa merezi zuela, eta eman egin ziola, eta ematen zionarekin batera, penitenteak bere hoben guztiak idatzirik zeuzkan paper bateko letra guztiak desagerrarazi zituela. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 390. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus