Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sega 1 iz laboreak edo belarra lur-arras ebakitzeko lanabesa, bi eskutoki dituen gider luze batez eta honen beheko muturrean finkatzen den altzairuzko xafla luze makotu batez osatua. ik dailu.

Burdinsareak, burdinesiak eta ateak egiteari utzi, eta segak, igitaiak, aizkorak eta aingurak egiten hasi zen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 45. orr.

Hantxe, bazter batean, beste atxur, laia, hortzbiko, sega ta igitaiak su-egur, azpantar, abarka ta soka zaharren laguntasunean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 66. orr.

Sega handiak 1,18 metro ditu xaflaren goialdean. Berria - Kirola   2004-04-13

Sega txikia aukeratu dute, altzairuzko xaflaren goialdean 90 zentimetroko luzera duena. Berria - Kirola   2004-05-21

Goierriko elkarteak sega txikiko hiru lehiaketa antolatu ditu. Berria - Kirola   2004-04-13

Aitaz akordatzen zen, zelan etxeratzen zen ilunabarrean, aitzurra edo sega sorbaldan, burua makur. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 182. orr.

Sega kamustu zitzaion. Berria - Kirola   2004-05-25

Santutxoko bentaren ondoan, zumardi txiki baten itzalpean, han ari zen etxeko nagusia sega pikatzen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 120. orr.

Edozein neurritako sega erabili ahal izango da. Berria - Kirola   2006-05-02

Araiako (Araba) soro batean egindako ekitaldian gari transgenikoa segaz ebakitzen aritu ziren Zabaleta eta Aralarreko ordezkariak. Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Iratze guti da orai segaz pikatzen. Herria   2001-10-11

2 (Heriorena)

Herioren sega zorrotz gupidagabea airean geldiarazteko. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 222. orr.

Horra non beraz pizten hasia zen landare pollit hori kolpez moztu zuen herioaren sega maltzur zorrotzak! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 35. orr.

Arrotz arriskutsu bat zebilen herrian, eta gauez inortxo ere ez zen ausartzen leihoa irekitzera, beltzez jantziriko atsoa ikusiko zuten beldurrez, sega eskuan, ilargiak zuritutako larrainean. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 26. orr.

3 irud/hed

Marroren ahotsak sega batek bezala moztu zizkidan zangarrak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 8. orr.

Gizartearen sega krudelak nire leporik ez duela moztu konprobatu nahi bat. Pako Aristi   «Note book» - 119. orr.

Neure begien aurrean ikusten dut zer-nola segaz ebaki eta bertan behera zimeltzen utzi gaituzten, erabat deuseztatzeraino. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 146. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etzanda, belar artetik begiratzean, hutsaren pareko begitantzen da heroiaren estatua eta handitasunez betea gizon arruntaren sega-lan apala. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 5. orr.

Borroka aktiboaren hazia ez zen heldu guganaino bizirik, urte gutxi batzuk lehenago iraungia zen, azken protagonista eta lekukoak [...] presondegira, konfinamendura, erbesteratzera edo isiltasunera errenditu zituen azken sega-kolpearekin. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 77. orr.

Sega zorroztailea: Xabier Mendizabal. Berria - Kirola   2004-07-31

Sega-denbora denean-eta, segalari asko biltzen baitira hemen jaietan-eta. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 75. orr.

Hasieran, joan zen larunbatean zen hastekoa sega denboraldia, Arabako Txapelketarekin, baina ez zen jokatu. Berria - Kirola   2004-05-21

Hiru alditan jardun du aizkora eta sega proba konbinatuetan. Berria - Kirola   2004-06-26

Mitxelena eta Urki sega apustua hitzartzekotan dira. Berria - Kirola   2004-09-24

Aspaldi ez da Ipar Euskal Herrian sega lehiaketarik izan. Berria - Kirola   2004-08-21

Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketa igandean. Berria - Kirola   2004-07-08

Goiherriko Almitza Sega Elkarteak (Gipuzkoa) antolaturiko lehiaketa da. Berria - Kirola   2004-05-25

Sega Eguna ospatuko da bihar, Seguran, eta nazioarteko erako lau txapelketa jokatuko dituzte. Berria - Kirola   2004-06-26

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero etorriko ziren lan guztiak: garo-segak eta garo-igitaiak pikatu eta zorroztu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 347. orr.

6 ipar zerra.

Alpana: pitrailen luzera mozteko erabiltzen zen sega. Herria   2005-03-24

Entseguen erdian partalierrek hatsa hartzeko, 4 aizkolari: Aguite, Arria, Latasa eta Ayerbe, Baigorrin usatuak, ariko dira Hairako oihanean hautatu pago batzuen aizkoraz eta segaz mozten. Herria   2002-07-25

Ainitz mintzaldi, kantaldi, bertsu, gaualdi izan dira eta ere erakutsi daukute nola arbolak trenka segaz botatzen. Herria   2004-10-14

Puskatzeko segekin, 4 gizon gipuzkoar arizan dira egur gordinarekin. Herria   2001-09-06

7 segan adlag segaz mozten.

Denok dakigu zenbat lan egin duten emakumeek etxetik kanpo ere, segan, uzta biltzen, animaliak zaintzen eta etxean bildutakoarekin hainbat produktu egiten eta saltzen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 278. orr.

Segan ari zen semeari begiratu zion. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 140. orr.

Hura segan eta ni eskuarearekin. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 60. orr.

Bost kirolariak hiru txandatan jardun zuten segan. Berria - Kirola   2004-05-25

8 ipar zerratzen.

Batez ere zur segan ari izan ziren, kamiun kargatzen eta xofurgoan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 71. orr.

Pago trunko segako zoingehiagokan ariko dira. Herria   2001-08-09

9 ipar (pilotan)

Makearra nausi sare egiten, segan, baina baigorriarra abila, defentsan edo pausatzeko, botean ere pare bat gehiago, xapeldun eder bat, nahiz besteak ere guti eskas. Herria   2003-04-10

Irujo atrebitu eta indartsu, besoairea berez trinketeko moldean eskuinetik ezker segan, azken krakoa bortitz. Herria   2005-10-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aizkora eta sega (3); euskadiko sega txapelketako (3); sega almitza (3); sega eguna (5); sega erabili (3); sega libreko (6); sega sega (4); sega txapelketa (5); sega txapelketako (3); sega txikia (4); sega txikiarekin (6); sega txikiko (19); sega txikikoa (3); sega zorroztailea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus