Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

numeriko 1 izond numeroari dagokiona; numero bidez egina.

Ikertutako materialean adierazpen numerikoak nabarmenaraz daitezke. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 17. orr.

Harreman numerikoak edo logikoak izan daitezke; eta baita harreman funtzionalak, kausalak, analogikoak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 17. orr.

Sistema berriak ezarriz erregistratzeko, oharrak hartzeko, deskribatzeko, sailkatzeko, sail numerikoetan eta estatistiketan txertatzeko, eta irakasteko modu berriak finkatuz. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 63. orr.

Musika azken finean sentimenduei eta efektuei eragiteko aukeratutako konbinazio numeriko hutsa ere bada maila batean. Berria - Kultura   2004-11-02

Munduko sorkari guziengana iristeko, abstrazio numerikoa beste armarik gabe gelditu gara azkenean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 287. orr.

Osabarentzat oinarri zientifikorik ez zuten sinbolo numeriko eta geometrikoez. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 281. orr.

Oro har, ordea, onartzen da molekularen tamainak eta formak substantziaren usainarekin erlazioa dutela, oraindik aurkitu ez bada ere sailkapen numeriko edo geometriko asebetegarririk. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 139. orr.

2 ipar digitala.

Kamera numerikoaren begiaren bestaldean zegoen Agatak ez zuen argi borobil jazarkoia baizik ikusten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 298. orr.

Autoaz gain beste sari frango badira: telebixta, DVD irakurgailu, argazki tresna numeriko eta abar. Herria   2004-12-16

Angela Mejias argazki xuri ta beltzak egiten ditu, argazki numerikoaren mundua ez zaiolarik haatik egokia. Herria   2003-05-29

Musika, film edo bestelako fitxategi numerikoetan itsatsiak, kontrolik gabeko kopiak ezinezkoak bihurtzen ditu teknika honek. Berria - Harian   2005-12-29

Bideoaz zein argazkien bidez, sistema numerikoak eskaini ditzazkeen aukerak proposatuko dituzte artistek. Berria - Kultura   2004-05-02

Herrialde garatuen eta pobreenen arteko“ urrako numerikoaz” bereziki hitz egiteko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 124. orr.

Duela zenbait aste iragan ziren "Euskal Herriko garapen numerikoaren topaketen"kari, "www.paysbasquenumerique.net " sarea martxan eman zuen. Herria   2004-12-09

Euskal Herri Numerikoa elkarrekin eraiki. Herria   2005-10-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus