Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segail (orobat sekail g.er.) 1 izond gizonez edo emakumeez mintzatuz, luzea eta mehea, mami gutxi eta hezurdura handikoa.

Gorpuzkeraz segaila zela esan zidaten, baina jendartean nabarmentzen ez diren horietakoa. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 135. orr.

Gizon mehe segaila zen Leizarraga, sudur-kako handi baten jabea. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 104. orr.

Ilda polita zen, segaila, ile-horia, eta Paola eta biak hirian paseatzera joaten ziren. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 153. orr.

Zilan Bey gazte segaila zen, kementsu eta suharra. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 107. orr.

Han esan ezin ahalako gazte segail eta lirain bat ikusi zuen lotan. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 122. orr.

Berehala senditu dut haren urratsaren neurria ez dela enearen antzekoa eta asmatu, presatu gabe, gizon gazte sekailaren heinean izanen naizela, ordu laurden bat barne. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 119. orr.

Bitxi egin zitzaidan aurren-aurrenetik haren figura segaila kale-jantzian ikustea. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 10. orr.

2 (-en atzizkizaren eskuinean izen gisa)

Begien distira, ilearen kizkurra, lepoaren segaila, gerriaren liraina, besoen zuria, masailen gorria, aurpegiaren obaloa, bularren gordea, dena nuke goresgai. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 125. orr.

3 lerdena, liraina.

Kupulak eta kanpandorre txikiak ageri dira, puntetan orratz segailak zerura, minareteen antzekoak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 414. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gazte segail (5); gizon segail (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus