Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

numero (orobat lumero g.er) 1 iz zenbakia.

Mundu bat dira letrak, bertze bat numeroak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 36. orr.

Do-re-mi-fa-sol-la-si: bat-bi-hiru-lau-bortz-sei-zazpi: notak eta numeroak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 269. orr.

Kalkuluak egin ondoren, kontatzen hasten ginen numero luze hura, eta milioien, bilioien eta trilioien artean galtzen ginen, zeren numero hark infinitutik hurbil behar baitzuen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 27. orr.

8:00 irakurriko duzu erlojuko numero berdeetan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 202. orr.

Dirua, diru handia [...] urre, zilar, txanpon eta are paper izateari utzi eta bere izana numero hutsetan banatzen duen diru elektroniko edo platoniko soila egin denetik, ez da ikusten, ez dago ikusterik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 185. orr.

Erradazu numero bat batetik hamarrerat, zeren erraiten duzun numeroak sendatuko baitzaitu. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 269. orr.

Nere karnetean, nortasun agiri edo dena delakoan, nor naizen adierazten da, ustez: izen bat naiz, numero bat naiz, aurpegi bat naiz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 251. orr.

Izen baten jabe eta diru baten jabe egitea da arrakasta; hau da: letra eta numero gizenez idaztea pertsona baten izana, balioa eta prezioa. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 93. orr.

Hemendik aitzina ez naiz numero hori baizik izanen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 42. orr.

Belgrave Square-ko zer numero? Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 48. orr.

Orain dela hogeita zortzi urte, Prism, Lord Bracknellen etxetik irten zinen, Upper Grosvenor Streeteko 104. numerotik, orgatxo batean haur bat, sexu arra, zure ardurapean harturik. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 157. orr.

Telefonoa hartu eta numeroak markatu ditu. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 50. orr.

Anbulatoriora lehenbailehen ailegatu eta ahalik eta numerorik onena hartzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 9. orr.

Berak lagatako paper zuriaren gainean idatzi nuen telefono zenbakiaren azken numeroa. ik beherago 7. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 33. orr.

EEBBetako telefono zenbakietako askok numeroak izan beharrean hizkiak eduki ohi dituzte. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 109. orr.

Zozketan irabazdun atera diren numeroak: 59-64-171-236-285-292-316-616-[...]. Herria   2004-06-10

2 (kontuez mintzatuz)

Ama, berriz, etxekoandre eskolarik gabea, erosketetako numeroak egiten iaioa baina. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 14. orr.

Ez dira numeroak ateratzen. Berria - Kultura   2004-12-21

3 aldizkariez eta kidekoez mintzatuz, alea.

Aharrausika hasia den kioskoan Muñecas de Porcelana-ren azken numeroa eskatu du. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 113. orr.

4 telefono numeroa.

Nonbait, nik hots egiten nuen numeroan inor ez zegoen. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 67. orr.

Interesatuak diren guziak gomit dira beren izenen emaitera Otsailaren 10a baino lehen deituz numero huntarat: 06 74 20 21 83. Herria   2005-02-03

5 gramatika-morfena, hitz batek gauza bati edo gehiagori dagokion adierazten duena.

Perpausaren aditz elementuak pasiboaren subjektu gramatikal berriaren numero komunztadura bera izan dezan. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 69. orr.

Aditzaren eta izenaren numero morfemaren bateratze honen balioa eztabaidagarria da egiazki. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 159. orr.

6 Polizia edo Guardia Zibileko kide soila.

Numero bat zauritu eta ihes egitea lortu zuten. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 241. orr.

Orain arte ikusi ez duen numeroa maletategi ondoan dago. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 40. orr.

Lainez zutitu denean kaboak burua alde batera mugitu du numeroari baietz, kutxa miatu behar duela adierazteko. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 42. orr.

Despejenka jarraitzen zuen numeroak. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 155. orr.

7 ikuskizun edo emankizun bat osatzen duten zatietako bakoitza.

Elsak labana-jaurtitzailearena egiten du numeroetako batean: jendea aho-zabalik geratzen da berak ganibeta eskuetan hartu orduko. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 66. orr.

Zeu izan zinen San Roke festetako numero nagusia, anarkista italiar bat urkamendian, inoiz ikusi ez lakoa, leiho hauek itxiak azalduagatik. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 22. orr.

· Eskerrak eman, nire numeroa zintzo-zintzo egin, produktu berri jakin bat famatu, enkargu aski mardul baten oharra hartu, agur esan, eta kitoa eman nion aferari. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 260. orr.

8 numero uno

Iurretan urtero egin ohi zan trikitilari egunean, Rufinok bere burua numero unotzat ikusten ebala dinoe han ibilitakoek. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 38. orr.

9 telefono numero telefono zenbakia.

Bestea, Luisentzako errekadu bat, telefono numero bat; deitzeko, mesedez, astelehenean. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 110. orr.

Horra ere gau eskolako telefona numeroa: 05 59 93 40 83. Herria   2004-09-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus