Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

martxo (orobat marxo g.er.) 1 iz urteko hirugarren hilabetea.

Martxoa zen eta Amerikako unibertsitateetatik milaka ikasle jaitsiak ziren urtero bezala Floridara, negu gorriko hotz makurretik ihesi. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 252. orr.

Jakin behar da muga bera ez zutela kendu 1943ko martxoa arte. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 144. orr.

Buruaga, 2000ko uztaila - 2002ko martxoa. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 207. orr.

1956ko martxoa / Karibe itsasoa. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 276. orr.

Otsail edo martxo aldera errunaldia gertatzen da, eta uztailaren bukaeran habia uzten dute amiamokoek, neguan itzultzeko. Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Iazko martxoan Austriak Reicharekin bat egin zuenean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 255. orr.

Handik urte betera, ordea, 1947ko martxoan, hantxe bertan urkatu zuten irandarrek Qazi Mohamed lehendakari kurdua. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 64. orr.

1943ko martxoan, 17 urte eta erdi zituela, bere ahizparekin atxilotu zuen Gestapoak Gracieuse, Izpurako sortetxean. Jokin Urain   «Errotarria» - 70. orr.

Hori hogeita hamaikako martxoan egin genuen greba gogorraren ondoren izan zen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 47. orr.

1971ko martxo hartan Salbuespen Egoera zegoen indarrean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 9. orr.

Espainiako martxoko hauteskundeetan ordezkari bat lortuko dutela uste du Felix Tabernak. Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Martxoko ekinozioa iristean, udaberri itxaropenezkoan sartzen gara iparraldean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 359. orr.

Martxo gezurti, gaur euri, bihar eguzki. Berria - Harian   2005-01-25

Martxo erdirako, enara etorri eta zozoa akabo. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 115. orr.

-Martxoa eurite, urtea ogite. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 128. orr.

-Martxo haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 128. orr.

Martxoko eguraldia, erdia euria eta erdia eguzkia. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 106. orr.

Cadizen emana, 1740ko martxoan. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 351. orr.

2 (-en atzizkiarekin, datetan)

Obra hau, ziur asko, 1240. urteko martxoaren 4aren eta 1241. urteko abuztuaren 22aren artean idatzi zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 462. orr.

Urte berean, martxoaren 18an, anai Zesareok laugarren apaiz bat eginarazi zuen Ordenan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1129. orr.

Martxoaren 16 an aratseko 9 etan Minhotz Xilbendea ostatuan. Herria   2004-03-11

Berria-k zioen, martxoaren 8ko gehigarrian: [...]. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 61. orr.

Joan den martxoaren 14an bazetorrean Madril-Irun "expresoa" Irun aldera. Txillardegi   «Putzu» - 91. orr.

Benetako irabazlea gizarte zibila izan zen, martxoaren 13ko arrats hartan egiaren alde eta gerraren kontra mobilizatu zen jendetza hura. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 139. orr.

Asteazkena, 1939ko martxoaren 15ª. 8420

Ulm (Alemania) hirian jaio zen 1879ko martxoaren 14an eta Princetonen hil, 1955eko 18an. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 59. orr.

Baionan egina, 2003ko martxoaren 1ean. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 15. orr.

3 (-k atzizkiarekin, datetan aposizioan)

Ondoko ortziralean, martxoak 7, Uztaritzen, afaria Latsa elkartea antolatzaile. Herria   2003-02-27

Eta larunbatean zortzi, martxoak 15, oinezko ibilaldia, Donibanetik edo Biriatutik partituz, Hendaiako Santiago zubi xaharreraino. Herria   2003-03-06

Igandean, martxoak 28, goizeko 10etan, biltze bat Donibaneko hilerrietan. Herria   2004-03-25

Su-etenaren eguna, martxoak 22, Arestiren ziklo profetikoan egun seinalatua izan da. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 16. orr.

Victoria Eugenia de Battenberg katoliko egiten da Miramar jauregian (martxoak 9, goizeko 8ak). Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.

Osteguna, 1943ko martxoak 4. 8430

Martxoak 11: "Tigrea Gap aldean agertu da". Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 85. orr.

4 (-k atzizkiarekin, datetan)

Jesus Galindez bizirik eta libre azkenekoz ikusi zutenean, 1956ko martxoak 12 egun zituen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 278. orr.

2000. urte honetako martxoak 25 zitueneko, 12 hilabeteren barruan hirugarrenez, berriro loretan zen, temoso. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 126. orr.

5 (-ko atzizkiarekin egunak-edo markatzeko)

Barkoxen diotenez, martxoko lehen ostiralëan da gomendio hori. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 220. orr.

Martxoko lehen igandearekin ospatzen da San Leon, Baiona hiriaren patroin saindua. Herria   2001-03-08

Bilera hori martxoko lehen astean iraganen da. Berria - Ekonomia   2004-02-21

Obren eskaintzak martxoko bigarren hamabostaldian egingo lirateke. Berria - Euskal Herria   2004-02-28

· -Ama Birjiña Martxoko, neguari eman diok ostiko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 125. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Martxo gauetako eztitasunak gatibatzen ninduen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 91. orr.

Eta, ikusi zenuen-eta, gain-garia al zen, ala martxo-garia? Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 71. orr.

Paris-Niza, ordea, martxo hasieran korritu zen. Berria - Kirola   2004-05-01

· Martxo azkena, Bazko eta ondoko asteak izan ziren Buchenwald-eko ene denborarik jasangaitzena. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 54. orr.

Bou Bizkaiako kapitainarekin berbetan ari zen Jose martxo azkeneko sarraskia jazo zenean. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 35. orr.

Otsail azkenean 15 bat hil egunean, martxo erditan, 50 bat, martxo azkenean 100 eta 200 artean, eta apirilean 300 hurran. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

martxo aldera (3); martxo apiril (3); martxo bukaeran (12); martxo bukaerarako (4); martxo erditsutan (4); martxo hasieran (5); martxo hastapenean (8)

iazko martxoa (4); martxoa arte (13); martxoa artean (4); martxoa bitartean (23); martxoa edo apirila (3); otsaila eta martxoa (5); urtarrila eta martxoa (11); urteko martxoa (3)

aurtengo martxoan (9); datorren martxoan (19); datorren martxoan egingo (3); datorren urteko martxoan (5); heldu den martxoan (11); helduden martxoan (11); iazko martxoan (47); iragan martxoan (31); joan den martxoan (46); joan zen martxoan (10); joanden martxoan (5); martxoan amaituko da (4); martxoan atxilotu (9); martxoan atxilotu zuten (4); martxoan aurkeztu (5); martxoan aurkeztu zuten (4); martxoan aurkeztuko (4); martxoan edo apirilean (5); martxoan egin (17); martxoan egin zuen (4); martxoan egindako (7); martxoan eginen (5); martxoan egingo (14); martxoan egingo diren (4); martxoan eman (3); martxoan eta apirilean (9); martxoan hartu (3); martxoan hasi (17); martxoan hasi zen (7); martxoan hasiko (4); martxoan hil (3); martxoan izan (3); martxoan izango (4); martxoan kaleratuko du (3); martxoan moskun jokatuko (3); martxoan onartutako (3); martxoan sartu (3); martxoan zabaldu (3); otsailean eta martxoan (5); pasa den martxoan (3); urteko martxoan (23)

aurtengo martxoaren (15); datorren martxoaren (38); heldu den martxoaren (22); helduden martxoaren (17); iazko martxoaren (21); iragan martxoaren (61); joan den martxoaren (60); joan zen martxoaren (5); joanden martxoaren (3)

martxoaren amaiera (5); martxoaren amaieran (12); martxoaren bukaera (4); martxoaren bukaeran (9); martxoaren bukaerarako (5); martxoaren erdialdean (4); martxoaren erdian (4); martxoaren hasieran (22); martxoaren hiruan (3); martxoaren hogeita (3); martxoaren lehen (4); martxoaren lehena (6); martxoaren lehenean (14); martxoaren leheneko (5); martxoaren zazpiko (3); martxoaren zortzian (3)

urteko martxoaren (30)

martxoaz geroztik (15)

datorren martxoko (3); datozen martxoko (6); datozen martxoko hauteskundeetarako (3); heldu den martxoko (4); helduden martxoko (3); iragan martxoko (3); joan den martxoko (5); martxoko bozak (9); martxoko bozak hurbiltzen (3); martxoko bozen (8); martxoko bozen ondotik (5); martxoko bozetan (22); martxoko bozetarako (3); martxoko egun (6); martxoko hauteskunde (5); martxoko hauteskundeak (9); martxoko hauteskundeei (7); martxoko hauteskundeei begira (6); martxoko hauteskundeen (8); martxoko hauteskundeen ostean (4); martxoko hauteskundeetan (33); martxoko hauteskundeetarako (8); martxoko hirugarren (3); martxoko lehen (5)

martxora arte (16); martxora bitartean (15); urtarriletik martxora (27); urtarriletik martxora bitartean (8)

iazko martxotik (9); joan den martxotik (3); martxotik aurrera (21); martxotik harat (3); martxotik hona (9); martxotik landa (3); martxotik maiatzera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus