Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inertzia 1 iz materiaren ezaugarria, gorputz batek bere egoeraren aldaketei kontra egitean datzana.

Julenen gorputzak, Newtonen lehen legea zintzo-zintzo betez, aurrera jarraitu zuen, inertziak bultzatuta. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 247. orr.

Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 126. orr.

Bere pisuaren inertziak eramanda. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 108. orr.

Mugimendu horietan guztietan, buruarekin batera mugitzen dira kanalak, baina barruko jariakina, inertziaren eraginez, atzera geratzen da, eta ile-zelulek erresistentzia bat jasaten dute. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 125. orr.

Horretarako lubrikazioa eta motorraren osagaien pisua murriztu behar da, inertzia guztiak ahalik eta txikienak izan daitezen. Berria - Kirola   2004-09-28

XVII. mendean lehenengo aldiz, Galileok aurre egin zien Aristotelesen teoriei, inertziaren printzipioarekin. Berria - Harian   2005-02-11

2 irud

Inertziaren antzeko zerbaitek bultzatuta segitu duzu bizitzen. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 68. orr.

Ahulezia guzien ondorio, halako indar bat: gelditasunaren aisetasuna, inertziaren tema. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 120. orr.

Inertziaren indarrez ihardoki genuen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 157. orr.

Pentsamoldeen inertzia. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 16. orr.

Batetik, sektore pribatuaren inertzia, eta, bestetik, industria bultzatzeko estatuaren egituretan sumatzen den estrategia falta erabatekoa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 112. orr.

Gizarteak ezin du historiaren inertzia gelditu. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 124. orr.

Tribuaren, tradizioaren eta inertzien kontra aritzea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 402. orr.

Han egon, ez ezer esan, ez ezer egin, eta inertziari utzi, beraz, bere bidea egiten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 34. orr.

Hankapalorenera jo nuen, aspaldiko inertziak eramanda edo. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 112. orr.

Inertziaren mende xahutuz joan zaizkiola urteak. Berria - Kultura   2004-02-10

Lanaren inertziak bultzatzen duen amodioaren inertzian. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan, corpusean inertzi soilik)

Inertzi katea. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inertziaren indarrez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus