Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pentagrama 1 iz bost marra paraleloren multzoa, musika notak idatzeko erabiltzen dena.

Papera eta idazteko zerbait behar dugu poesia idazteko, edo pentagrama bat, melodia non jarri izateko. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 189. orr.

Pentagrama artean hazi dira; krako, konpas eta abarrekin borrokan eta jostatzen, eta hemendik aurrera, afizio ez ezik, ofizio ere izan nahi dute musika. Berria - Harian   2005-07-05

Bai, metaliteratura xuria da hau, baina ez hitzetara edo pentagramara ezin ekarri dudan melodia hori. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 109. orr.

Harik eta buruko kutxaren batean gordeta zeukan eta berreskuratu nahian ari zen hori benetan entzun eta pentagraman idazten hasten zen arte. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 64. orr.

Asmatzeko daude oraindik bere pentagramak ongien interpretatuko dituzten musika-tresnak. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 46. orr.

Irratia atearen azpialdeko bozgorailuetatik zetorren, norbait eserleku azpitik hizketan ari balitzaigu bezala, eta biolin talde baten allegro-a sortu zen berehala, iluna zen allegro mehe sotil bat, pentagrama ikusezinaren geografia guztia zehatz zeharkatuz. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aurrekoak bezala, argitalpen berria ere argazkiz eta musika-pentagramaz hornitua dago. Berria - Kultura   2004-10-14

3 irud/hed

Kolpe erritmiko horiek -gerora amodioaldi bat baino gehiago ekarriko zuen elkarrizketa bateko galde-erantzunak- Sarriegiren martxak jasoko zituen gero pentagramara. Askoren artean   «Rataplan» - 34. orr.

Donostiako herri sentipenaren adierazpen benetakoa pentagramara eramaten jakin zuen, balio handiko orrialde musikalak utzi zizkigun, herriaren bihotzak bereak bailiran maite dituenak. Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus