Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segatu, sega(tu), segatzen 1 du ad segaz ebaki.

Transgenikoak erabiltzen ari diren nekazariak badira, «guk segatu dugun soro honetakoak, adibidez», eta horiek guztiak kontuan hartu behar direla uste du. Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Lastozko kapela hegal-zabal handia jantzita, lur eremu zabalak betetzen zituzten jornalariek gari lerroetan, egunsentitik ilunabarrera, sega eta sega, igitaia eskuan. Jon Maia   «Riomundo» - 115. orr.

2 irud/hed

Hor kanpora irtenarazi nahi gaituzu orain, etsaien metrailadoreek jo eta segatu gaitzaten, garia bezala motz-motz ebaki. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 178. orr.

Metrailak segatuta hiltzen ari zelarik oraindik betetzeko zeukan lagunak eskatu mesedea. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 98. orr.

Atzo bala batzuek haren bizia segatu zuten. Berria - Mundua   2006-04-05

3 ipar zerratu.

«Ez naute hartaratuko! ez dut polizia deituko!», zioela, hark berak segatu zuen ikastetxea zerratzeko lizeoko ikasleek erabili kate lodia. Berria - Ekonomia   2006-03-31

Egarten gütüan adarra ez dezagün sega. Herria   2002-12-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus