Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orainaldi 1 iz oraingo aldia.

Neskaren irudimenak, orainaldia gaindituz, etorkizunerako jauzia egin zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 116. orr.

Hau orainalditik ihes egiteko ahalegina da, etorkizun ezezagunaren iluntasunera salto eginez. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 441. orr.

Oraingo hilabetea ere ez da orainaldi, egunka baizik; lehena bada orain, gainontzekoak etorkizun; azkena bada, gainontzekoak iraganak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 259. orr.

Beraz, aurtengo urtea ere ez da osorik orainaldi; eta osorik ez bada orainaldi, ez da oraingo urtea. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 259. orr.

Egun osoa ere ez baita orainaldi. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 259. orr.

Iragana ez darraikio dagoeneko ez den orainaldi bati, izan den orainaldi batekin batera existitzen da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 226. orr.

Herria handitzeaz batera orainaldi eta lehenaldiaren arteko tartea ere handitu egin zait. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 49. orr.

-Jaitsi orainaldira. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 59. orr.

Denbora joan egiten dela esateak, iraganak orainaldian duen birtualtasuna sentitzen genuela nahi du esan: orainaldia ez da existitzen, edo ez da bakarrik existitzen behintzat, zeren orainaldiko une bakoitza iraganerantz irristatzen baita, eta orainaldia etengabeko irristatze horretaz eta horrek eragiten dituen oroitzapen eta itxaropen-efektuez egina baita, orobat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 226. orr.

2 (izenondoekin)

Perfekzioa, akatsik gabeko unea, erabateko zoriona, orainaldi betea. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 82. orr.

Agnèsek New York hiriko orainaldi ederrean ez zuen atzean utzi bere iragana, segika etorri zitzaion hura bera, arnasa hartzeko astirik eman gabe. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 236. orr.

Orainaldi desatseginetik ihes egiteko ahalegina, ezezaguna den eta ezagutu ere ezin daitekeen etorkizunera salto eginez. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 271. orr.

Orainaldi errearen errautsetan eraiki genuen Geroaren Paradisua, berriak jaioko zirelakoan. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 66. orr.

3 (gramatikan)

Protogermanikoak ez du forma berezirik geroaldia adierazteko; eta orainaldia erabiliz adierazten dela esaten denean, ez da zorroztasunez hitz egiten, zeren orainaldiaren balioa desberdina baita germanikoan, eta orainaldiaren ondoan geroaldia duten hizkuntzetan. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 151. orr.

Gregek orainaldia erabiltzea -edo orainaldi burutua-; gertaera haiei buruzko sentiera hain aspaldikotzat ez hartzea, are gutxiago bukatutzat ematea. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 86. orr.

Da: izan aditza, hirugarren pertsona singularra, orainaldia. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orainaldian bizi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus