Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oraindino (orobat oraindio g.er. ondino g.er. eta ondiño g.er.) adlag oraindik.

1970 inguran gabilz, frankismoaren errai-erraietan oraindino, erantzunaren olatua gorantz etorrela eta euskal nortasunaren aldeko edozerk indarra eukanean. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 13. orr.

Baina nik ez nekien, oraindino ez nekien zu Bergarako kartzelako hamahirugarren ziegan egona zinela nire aurretik. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 11. orr.

Zuek oraindino "gora euskadi askatuta" fasean zaudete. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 188. orr.

Nik oraindino maite zaitut, badakizu. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 76. orr.

Oraindino ez dago antikomunista sutsu bihurtuta. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 59. orr.

Oraindino hainbat gauza egin behar ditugu... Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 191. orr.

Parentesiaren barruan oraindino beste parentesi bat egin beharra daukat. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 78. orr.

Generalisimoaren plazan gramolak oraindino dantzara zekartzan gazteak. Josu Landa   «Odolbildua» - 27. orr.

Zelan liteke honen neska ederra, gaur arte inondik ere ezagutzen ez nuena, nirekin egotea oraindino? Jon Arretxe   «Ostiralak» - 71. orr.

Bidea ederto baten ei dago eta etsaiak kilometro askotara dagoz oraindino. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus