Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marxista 1 izond marxismoari dagokiona; marxismoaren aldekoa.

Izan ere, "marxista" hitzak ere zerikusi gutxi du Marxek izan zituen iritzi eta jarrerekin. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 22. orr.

Joera liberala, joera marxista eta joera keynesiarra. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 45. orr.

Doktrina marxistaren azken helburua da klase banaketarik gabeko gizartea iristea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 47. orr.

Mundu modernoan kristautasunari egindako kritika marxistaren muina. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 113. orr.

Autokritika egin, euren berbaera marxista zaharkitua erabiltzearren. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 304. orr.

Guk, batzuetan, terminologia marxista erabiliz, "aparatua" deitzen diogu. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 132. orr.

Unibertsaltasunaren izpiritutik egungo aldebakarkeriara (bereziki alderdikeria marxistara) zubia egiten ei duelako. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 161. orr.

· 2 iz marxismoaren aldeko pertsona.

Marxistentzat merkatu-ekonomia desberdintasun sozial eta desoreka iturri da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 48. orr.

Marxismoaren ezaugarri erlijiosoak azaltzen ditu Schumpeter-ek marxista ortodoxoen jarrerari aurka egiteko. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 49. orr.

Antonio Gramsci marxista italiarrak. Berria - Gaiak   2004-06-09

Simone Weil sindikalista iraultzailea eta marxista kritikoa zen. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 180. orr.

Izan ere, behinola mistiko oinazetu, gero etakide sutsu, hurrena marxista porrokatu, ondoren posmoderno sumindu izanikoak ilustratu haserretu bilakatu zaizkigu orain. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 20. orr.

3 marxista-leninista

Ideologia marxista-leninistak agintzen omen zuen erakundean, eta horregatik egin zuten alde. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 218. orr.

Beraren abertzaletasun sutsua, eta, batez ere, beraren ezkerkeria marxista-leninista. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 174. orr.

Judu eta errusiar izanik ere, marxista-leninista zen. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 74. orr.

Horrek, ordea, ez du esan nahi zu marxista-leninista arriskutsua ez zarenik. Jon Maia   «Riomundo» - 110. orr.

· Aurkarietan ezar ditzagun ere bospasei marxista-leninistak, gu bezalatsu teologo nostalgikoak. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi komunista marxista (3); alderdi marxista (3); marxista leninista (8); marxista leninistako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus