Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segiarazi, segiaraz, segiarazten du ad segitzera behartu.

Lehen egunetan presoak lanean segiarazi zituzten, ahal zelarik, ahal zen lekuan eta ahal zen bezala. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 200. orr.

Eskolako kurtsoa segiarazten diegu eta handienek lan bat ikasten dute. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 214. orr.

Mayi Minaberry bere semen laguntzarekin eta langilekin, bi deiztegi segiarazten dituena. Herria   2003-11-06

Aratsaldea biziki ongi antolatua zen eta Ttotte Elgue eta bere lagunek ongi segiarazi dituzte partida guziak. Herria   2003-12-11

Barkamena eskatu beharko nioke irakurleari jolas horietan segiarazteagatik, espero dut batzuek behintzat gustuko izatea. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 18. orr.

Haur bakotxak segiarazi behar ditu laneko tresnak (arkatz, kola, haixtur etabar). Herria   2002-12-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus