Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segika adlag segituz. ik jarraika.

Gizatxar hori atzetik segika dabilkit. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 79. orr.

Berriz ere aditu ziren segika zebilzkion bi gizonen pausoak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 174. orr.

Segika zihoakion gaztea ere gisa berean jantzirik zegoen, eta hark ere maleta bat zeraman. bi ekintzaile palestinarri segika zihoan soldadu bat hil zuten palestinarrek. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 266. orr.

Malta-usaina segika etorri baitzait etxe barruraino eta eskaileretan gora. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 94. orr.

-Ez zitzaizun inor segika ibiliko, ala? Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 33. orr.

Gau batez diskoteka batean ezagutu nuen eta harrezkero niri segika dabil. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 80. orr.

Guardak aurkitu omen zuen bele beltz batzuen hegadari segika. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 102. orr.

Lasterka zeharkatu korridorea, argia segika zuela. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 34. orr.

Gainean ditugu segika; leher eginak gaude, ez da atsedenik guretzat. Elizen arteko biblia   Nk 5,5

Jendea atzetik segika zuela igarri zuenean, zaldiak trosta luzean jarri baitzituen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 135. orr.

Pauso luzeka, albo kale ttiki batera hurreratu zen, Abas orpoz orpo segika zuela. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 335. orr.

Laban Jakobi segika. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 87. orr.

Kaioak itsasontziari segika. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrastoari segika (4); atzetik segika (51); atzetik segika zuela (3); elkarri segika (3); guri segika (3); niri segika (4); orpoz orpo segika (4); segika ari (4); segika etorri (8); segika hasi (6); segika ibili (5); segika ibiltzeko (3); segika joan (8); segika joan zitzaion (3); segika joango (3); segika zituela (3); segika zituztela (3); segika zuela (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus