Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pentsakizun iz pentsatzea, gogoeta.

Pentsamendu izena ere ez zuen merezi; pentsakizun baten itzala zen beharbada, edo pentsakizun baten lehengaia, lehenagotik ere hantxe gordea zegoena. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 43. orr.

Nabigatzen ari zirela pasatu zitzaion burutik, eta dibertitu egin zuen pentsakizunak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 116. orr.

Nork lekike zer prezio egokitu, demagun, Lao-Tseren pentsakizun bati? Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 104. orr.

Lehenagoko pentsakizun bera etorri zitzaidan: [...]. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 203. orr.

Pentsakizun bat barruratu zitzaidan neure baitan, eta ez zidak harrezkero sekula ihes egin. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 94. orr.

Mikel Strogoff aurrera zihoan, bada, ia berbarik esan gabe, bere pentsakizunetan murgildurik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 331. orr.

Pentsakizun horiek buruan bueltaka zituela, emakumearen ahotsa iritsi zitzaion egongelatik. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 118. orr.

Xerealen ahotsak atera zuen pentsakizun haietatik. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 121. orr.

Uxa ditzagun pentsakizun triste eta ezkor hauek. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 47. orr.

Era berean, buru barruan itzulika interesgarriak diruditen pentsakizunek, sarritan, hitz bihurtu bezain pronto erakutsi ohi dutelako beren zentzugabekeriaren egia. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 33. orr.

Pentsakizun atsegin eta kilikagarri horri esker, poz iturri agortezina zen pribilegio horren jakitun, oso gustura nengoen. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 181. orr.

Ruche jaunarentzat, kontzeptu filosofikoak ez ziren inoiz pentsakizun hotzak izan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 251. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus