Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pentsalari 1 iz arazo orokorrez gogoeta-ekarpenak egiten dituen pertsona.

Pentsalari edo pentsamenduaren sortzailea pentsamendu biziaren apaiz kontsakratzailea besterik ez da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 55. orr.

Greziar pentsalari gehientsuenentzat, "bi"an hasten ziren zenbakiak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 115. orr.

Gisa berean, Santamariaren solasek irakusten dute Euskal Herriak jasan berri zuen gerla zibilaren irakaspenak atera zituela pentsalari donostiarrak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 10. orr.

Gero, David Ricardo edo Malthus-en pareko pentsalari handien ekarpenek osatu zuten Adam Smithen doktrina. Torah-ren misterioak soilki kontseiluko gizonari, pentsalari jakintsu eta mintzatzeko burutsua denari jakinaraziko zaizkio. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 46. orr.

Xabier Lete... bihotz beroko pentsalari zorrotza, Euskal Herriari zinez ohore egiten dion artista aparta! Herria   2003-10-23

Ondo jakina da Kierkegaard izan zela Unamunoren pentsalari kuttuna. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 125. orr.

John Stuart Mill ingeles pentsalari liberal eta demokraziazalearen (1806-1873) hiru saiakera nagusiak eman dituzte argitara, euskaratuta. Berria - Kultura   2004-09-11

Pentsalari distiratsua da Kundera, axalekoa baina distiratsua. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 44. orr.

Heideggerren eragina nabaria zen Europako pentsalari existentzialistengan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 91. orr.

Ekarpen interesgarrienak, pentsalari enpirista britainiarrek egin zituzten. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 238. orr.

Horren egilea, Simone Weil (1909-1943) andre judu eta kristau pentsalari sakon eta bipila zen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 12. orr.

2 (izenondo gisa)

Halaxe deitzen dio ene adiskide pentsalari batek eternidadeari: "harrimen guzien iturri". Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 112. orr.

3 (adizlagun gisa)

Odolaren mintzoan daukazu beste hau ere, pentsalari egon eta gero: [...]. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 157. orr.

· 4 izond pentsatzen duena. ik pentsatzaile.

'Izaki pentsalari' lez jarduteko, 'izaki maitale' lez hasi behar duela, nahi eta nahi ez. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 48. orr.

Gizakiaren ustezko fakultateaz -une batzuetan gizakia pentsalari egiten duen arrazoimenaz- dena aurkitu eta neurtu nahian. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 44. orr.

Baudelaire poeta pentsalariaren soneto bat, "Les Chats" izenekoa, landu nuen, izenlagunen erabilerak aztertuz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 95. orr.

Hansek, guztiz sinetsi ezinik, begiak luzatu eta euskaldunaren buru pentsalaria ikusi zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 82. orr.

Natura hau bikoitza da, edo natura pentsalaria edo natura gorputzduna. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 15. orr.

Ikasle handienekin Lukrezio lantzen nuen eta miresten betan poeta eta pentsalari zen idazlea. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 52. orr.

5 ez-pentsalari

Gaizkiaren semeak, ez-pentsalariak. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus