Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pentsamen 1 iz pentsatzeko ahalmena.

Buruko neuronak izugarri gehitu zirenez, pentsamena, hizkuntza eta ikasitakoaren transmisioa etorri ziren ondoren. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 263. orr.

Bere ahalmena taxutu ahal eta behar duela pentsamenaren objektuak aukeratzeko duen moduaren ezberdintasunaren arabera. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 2627. orr.

Besterik da, beste ertzean, izpiritua, pertsonaren pertsonalena, pentsamen garbi eta erabakimen garbia. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 216. orr.

Nire eskuak neurketa egiterik ez daukanez gero, nire pentsamenak egingo du. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 44. orr.

Bestelako pentsamolde bertatikoago bat, hizkuntzaren bidez bideratzen ez dena [...] gure zentzumen-organoen pertzeptuetan oinarrituta zuzenean antolatzen dena baizik: zentzumenezko pentsamen bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 90. orr.

Gure motako ezagutzaileari (sentimenen molde espazio-denborazko eta pentsamen mugatzaile diskurtsiboaren pekoa) ematen ahal zaion tankerako fenomeno edo agerpena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 83. orr.

Hemen nauzu, txunditurik, geldi-geldirik, euriz zamaturik datorren hodei astun ilunak adimena itzaltzen didala, mutu pentsamena zure zabaltasun azkengabearen aurrean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 321. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Honegatik dira pentsamen-forma soilak, eta beren bitartez ezin da oraindik ezein objektu determinaturik ezagutu. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 75. orr.

Hau pentsamen-gauza da (ens rationis), hautaz pentsatzen dena eta arrazoimenaren indarrez halabeharrez aurresuposatua ez dena. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 151. orr.

Ezin zaigu zilegi izan gure adigai oro gainditzen duten pentsamen-zerizanak, ezer kontraesaten ez duten arren, objektu erreal eta determinatu gisa aipatzea. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 236. orr.

3 pentsamendua.

Pentsamen bat ukanen dugu Battitta Barbier aihertar adixkideaz, duela bi hilabete mundu hau utzi duena. Herria   2001-07-05

Memento hunkigarriena ixiltasuna, bihotzetikako pentsamen eta otoitzarekin. Herria   2003-07-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pentsamen forma (4); pentsamen forma soilak (3); pentsamen gauza (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus