Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gidoi 1 iz film, irratsaio edo kideko baten osagaiak adierazten dituen testua.

Zinema-gidoia. 12419

Irratirako gidoiak. Berria - Kultura   2004-02-04

Kontatzen hasi zitzaidan nola bideo kontuetan hasia zen eta nola zerbait egin nahi zuen eta ea nik gidoia egingo nion. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 139. orr.

Sedukzioari buruzko gidoi bat idatziko al nion galdetu zidan. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 142. orr.

Film luze batekin ausartu naiz, gidoia eta story-board-a dagoeneko eginak ditut. Berria - Kultura   2004-04-17

Hemen, gutxien espero duzun aitonatxoak ere badu film baterako gidoi bat, azukre koxkorren ontzian ezkutatuta. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 116. orr.

Russellek hitzaurre moduan [...] txertatu nahi zuen sekuentzia multzo hura, eta gidoiaren lehen bi zirriborroetan egon zen. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 8. orr.

11 izendapen jaso ditu, tartean film, zuzendari eta egokitutako gidoi onenari dagozkienak. Berria - Kultura   2004-01-28

Nahiago ditut jatorrizko gidoiak. Berria - Kultura   2004-09-25

Istorio guztiak lotzean gidoi korapilotsua atera zaizu. Berria - Kultura   2004-09-23

Askotan gidoi berak pertsonaia ezberdinez betetzen dituzu.   - 83. orr.

Hortxe eman zion lehen zaflada atxilotuari, gidoiak agintzen zuen bezala. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 62. orr.

Gidoiak esijitzen badu besterik ez naiz biluztuko. hainbat erregistroz baliatzen da gidoiak eskatzen duen itogarritasunezko eta eromenezko gero eta inpresio kargatuago bat eragiteko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 100. orr.

Gidoiak hain zuzen ere kameraren aurrean frogatzen direla esan ohi da. Berria - Kultura   2004-10-17

Gidoiaren garapena (ideia, mezua, argumentua, eszena baten lanketa...). Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Gaur hasiko den Gidoiaren Euskal Asteak hainbat zuzendari bilduko ditu Bilbon. Berria - Kultura   2004-10-19

2 hed/irud

Zeremoniako gidoiaren barruan. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 69. orr.

Gure autogobernuaren etorkizuneko gidoia ezin du, inork, bakarka idatzi; denon artean idatzi behar dugu. Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Espainiako agintariek aurrez idatzitako gidoiaren arabera aritu dira Espainiako alderdi politiko eta hedabide guztiak. Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Puta da eman zaion gidoia betetzen ez duen edozein emakume. Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Hauteskunde hauen gidoiak egokitzapen falta nabarmena dauka. Berria - Harian   2005-04-01

Botere aldaketak gidoiari jarraituko diola dio Bushek. Berria - Mundua   2004-04-11

Ez gidoi eta ez eskemarik egin gabe. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 14. orr.

Hitzaldi bat prestatu behar badugu, bi aukera nagusi ditugu: gidoi moduko bat egitea edo, bestela, den-dena idatzita eramatea. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 102. orr.

Bere koadernoko orriei lotu zen berriz, hizlari bat bere gidoiari bezala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 247. orr.

Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula gidoitik atera eta elkarren artean zinez mintzatzen hastea. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 106. orr.

Ondo ederki zeukaten ikasita gidoia, eta inor ez zegoen inprobisatzeko prest. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 35. orr.

Hilean behin edo, gidoia pixka bat aldatzen zen, larrutan egiten genuenean. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 29. orr.

3 marratxoa.

Inoiz gidoia erabili izan dugu gehiketa-sinboloaren ordez, kateatzea adierazteko. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus