Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orangutan iz giza itxurako tximino handia, iletsua, zango-motza eta beso-luzea, Borneo eta Sumatrako oihanetan bizi dena (Pongo pygmaeus).

Primate talde bat gara, eta gu gatozen eboluzio lerrotik giboiak duela 25 milioi urte banandu ziren; orangutanak, duela 15 milioi urte; gorilak, 10 milioi urte, eta txinpantzeak eta giza primateak sortu ziren adarraren banaketa duela 6 milioi urte baino ez zen gertatu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 17. orr.

Gorilen, orangutanen, txinpantzeen eta, azkenik, gizakiaren arbasoa omen den tximino mota baten hezur fosilak. Berria - Gaiak   2004-11-20

Burezurreko zati bat, baraila, orangutan batena zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 81. orr.

-Behin, ikasle zinenean, esan omen zenion orangutan batekin ezkontzea bezalaxe izango zela nirekin ezkontzea. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 271. orr.

Batek erraldoi indartsuaren keinuak egiten zituen eta bere muskuluak erakusten zituen, beste bati, berriz, orangutanaren saltoak egitea gustatzen zitzaion eta hark bezala dantza egitea bularrean ukabilkadak joz. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 142. orr.

Orangutan aurpegia daukagu? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus