Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dardaragailu iz dardaratzen den gailua, zakila forma duena eta masturbatzeko erabiltzen dena.

Sofan etzan nintzen, dardaragailua itzali eta kontuz atera nuen, orgasmoaren azken astinaldiak ezustean harrapatu ninduen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 103. orr.

Nire sexua taupadaka zebilen guztiz erotuta, baginako sarreraraino jaitsi nuen dardaragailua eta ferekatzen hasi biribil txikiak eginez. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 101. orr.

Dardaragailua atera nuen poltsatik -ukimen naturala, silikona hutsa- eta ahoan sartu nion. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 60. orr.

Zakila gogortzen ari zitzaiola ohartu nintzenean, zakar atera nion dardaragailua ahotik, eta esan: [...]. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 61. orr.

Dardaragailua atera nuen zegoen tokitik eta, horrela, neure zukuez labandua, ipurditik sartu nuen, garraisi eragin zidan plazer bat sentitu nuen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 102. orr.

Berehala ohartu nintzen olioen kontuak bost axola ziela, eta eskutik kentzen zidaten dardaragailua, harekin hagitz gauza bitxiak egiteko, egia. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus