Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

denario iz erromatarren garaiko dirua, eskuarki zilarrezkoa.

Zaku bete denario bildu zuen eskean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.

Berrehun denarioren ogia ez litzateke nahikoa bakoitzak puska bat izateko.  Elizen arteko biblia   Jn 6,7

Zergatik ez da saldu ukendu hori hirurehun denariotan, eta behartsuei eman?  Elizen arteko biblia   Jn 12,5

Zilarrezko denarioa hogei ontzatik hamaseira jaitsi zuen eragiketa egin zen orduan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

Eta denarioaren laurdena bi as eta erdirekin egiten zelako, sestertzioa deitu zioten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Beraz, hortik ateratzen da oinak hamasei hatz dituela, eta brontzezko denarioak ere beste hainbeste as dituela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1530. orr.

Jesus jaio zen urtean norbaitek denario bat jarri izan balu banku batean, eta txanpon hori banku horretan egon izan balitz gaur arte interesak irabaziz, bere balioa lurra adinako urrezko bola batena izango litzateke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denario bat (5); denarioren ogia (3); hamabi denario (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus