Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maskara 1 iz mozorroa.

Annyk ez du espresioa aldatu; aurpegia aldatu du; antzinako aktoreek maskara aldatzen zuten bezala: kolpean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 235. orr.

Aurrenekoz ikusten dut haren aurpegia begirik gabe: kartoizko maskara bat dirudi, gaurko egunean dendetan saltzen dituztenen gisakoa. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 125. orr.

Deabru-itxurako maskara batzuek lotsagabe begiratzen zuten paretetatik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 47. orr.

Une hartan bertan poema bat etorri zitzaidan gogora, itsasoari desertuaren maskara deitzen ziona. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 114. orr.

Amak, aldiz, bere marmolezko maskara hartan gorde zituen, ohi bezala, bere sentimenduak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 370. orr.

2 irud/hed

Betaurreko ilunen maskararik gabe diz-diz egiten zioten begiek, kolorez tronpatutako auto zelular bati bezala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 382. orr.

Nekagarria da bizitza osoan maskara batekin ibili behar izatea. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 194. orr.

Batek beti jakiten du egia, beste egia, itxuren atzean, maskaren atzean, bizitzako gertaeren atzean ezkutatzen den egia. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 61. orr.

Gerora beste maskara batzuk jantziko zituen eta, kasik adinkideak ere baziren lagun biek mozorro-dantzan bizi osoan segituko zutela esan liteke. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 26. orr.

Maskara barregarri baino ez direla poeta-aurpegi hori eta arima egoera hori, irakurleak ez badu aurpegi horrek eta arima egoera horrek adierazten duten poesia-egarria testuan asetzeko modurik. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 29. orr.

Norbera hustea ere bada hustea: estalkia altxatzea, nork bere burua abandonuan uztea, maskara kentzea. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Haren aurpegiak maskara-itxura hartu zuen bat-batean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 280. orr.

Aurpegien maskara itxurako begirada distiratsuek. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 97. orr.

· Ezin omen zirela hieroglifiko eta jainko-maskara haiek argazkitan atera, bestela derrepente hiltzen omen zinela-eta. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 60. orr.

4 arnasa hartzeko gailua, ahoa eta sudurra estaltzen dituena.

Arnasa, maskara honetan hartzen dut nik. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 35. orr.

Operazio gelara eraman ninduten eta han medikuak maskara bat jarri zidan aurpegian, naturaltasunez arnasa hartzeko esanez, eta hori da gogoan dudan guztia. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 112. orr.

Gasaren kontrako maskara bat aurkitu genuen, eta barruraxeago kasko bat, garaiko komikietan soldadu alemanek eramaten zituztenak bezalakoa. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 16. orr.

· ik maska 3. 8794

Sudurra eta ahoa maskarekin babestu behar dira. Berria - Ekonomia   2004-09-12

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Finkatu baionetak! -garrasi egin digu Hanleyk, artean erotuta gabiltzalarik gure gas maskarak janzten. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 158. orr.

Erne nago zelatan, nire gas maskara burutik behera sartuta. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 142. orr.

Ospitaleko kirofano ondoko gelan da, sendagile eta erizainez inguraturik, oxigeno-maskara musuan. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 43. orr.

Kontua da hegaldia altitude handira igo zela, radarrak ekiditeko, eta ondorioz oxigeno-maskara erabili behar zutela. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 195. orr.

6 (bestelakoak)

Erradioterapia sailera lehenengoz joan zirenean, maskara egiten hasi aurretik, Bilbao doktoreak hartu zituen, tratamenduaren berri azaltzeko. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 50. orr.

Enpresak ez zielako langileei babes maskararik eskaini eta ez zuelako bete azterketa medikuak egiteko betebeharra. Berria - Ekonomia   2004-10-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gas maskara (5); maskara kendu (6)

gas maskarak (4); maskarak jantzi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus