Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inflexio (orobat inflesio g.er.) 1 iz aldaketa

Herrialde industrializatuetako jardueraren mugimenduarekin lotuta dauden inflexio ziklikoak gorabehera, nazioartekoturiko ekoizpenak munduko BPGean duen pisua (%9 1998an, eta %5 1985ean) handituz joango da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 73. orr.

Bestalde, Batzarren ustez «inflexio une» batean daude orain. Berria - Euskal Herria   2004-04-11

2 doinu aldaketa.

-Baina hala ere -jarraitu zuen Gabrielek, ahotsari inflexio leunago bat emanez-. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 304. orr.

Bere haurrideenganako grina lakar eta goxoa begirada batez, bere ahotsaren inflexio batez sumarazten. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 195. orr.

Dantzarien mugimenduak estuki lotuta daude partituraren inflexioei eta oinen hotsek behearen kontra musikaren erritmo bortitza azpimarratzen dute. Berria - Kultura   2004-09-12

8421 iluna da, kontzeptuala, guztiz hotza eta hermetikoa, eta Shostakovitxen musikaren inflexioei zehatz-mehatz atxikia. Berria - Kultura   2004-05-30

3 inflexio puntu1 kurba bat ganbil izatetik ahur izatera -edo alderantziz- igarotzen den puntua.

Maximoak eta minimoak: kurba gorenean edo beherenean dagoen lekua; inflexio-puntuak: kurbak kurbadura aldatzen duen lekua, gorantz irekia izatetik beherantz irekia izatera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 361. orr.

Une jakin batean, fisika legeen arabera ezinbestez beherantz jo behar zuen kurbaren inflexio puntu horren inguruan-edo, beheraka jo beharrean, gorago eta gorago jo zuen Svenek. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 32. orr.

Froga ezazu elkargune hori inflexio-puntu bat dela. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 241. orr.

4 inflexio puntu2 norabide aldaketa.

Programa inflexio puntu bat izan zen politika komunitarioan, zeren eta Lurraren Goi Bilerari (Rio 1992) emandako erantzun komunitarioa zen. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 30. orr.

XX. mendeko hogeiko hamarkadan, ostera, epistemologia horretan inflexio-puntu bat nabarmentzen da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 155. orr.

Hazkunde eta Enplegurako Lisboako Adierazpenak [...] inflexio puntu bat erakusten digu iraunkortasuneranzko bidean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 83. orr.

Sara eta biok marrazten ari ginen historiaren lerroak, baina, izan behar zuen noizbait bere inflexio-puntua. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 185. orr.

Bigarren inflexio puntua alderdien mahaia sortzea izan behar du. Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Su-etenak eragindako «inflexio puntua. Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Dorre bikien erasoa inflexio puntua izan da giza eskubideen urratzean? Berria - Euskal Herria   2006-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inflexio puntu (21); inflexio puntu bat (10); inflexio puntua (28); inflexio puntua izan (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus