Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orbandu, orban(du), orbantzen 1 da/du ad orbanak egin, orbanez zikindu.

Hermionek kontuz ireki zuen Edaberik Ahaltsuenak liburua eta hezetasunez orbanduriko orrialdeen gainera makurtu ziren hirurak. negar-malko handiek zenbait tokitan hainbesteraino orbandu zuten tinta, ezen oso zaila baitzen irakurtzea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 140. orr.

Zilar jario eder, zabal, geldi, luze bat zen, han-hemen purpuraz orbandua. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 371. orr.

Eta tiro egin diot, txuribeltzeko karretea daraman argazki kamerarekin, inor odolez ez orbantzeko. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 123. orr.

-Aita ikusi nahi dut -esan zuen hark, besoak gurutzatuta eta ukondoei eri dardarati eta nikotinaz orbanduez estu helduz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 44. orr.

Forma hutsen mundu bat ikusten duela, koloreak orbandu gabea. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 56. orr.

2 irud/hed

Beldurra, norberaren ahotsez mintzatzeko, edo orri zuria orbantzeko, edo... Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 156. orr.

Gertaera txiki batek besterik ez zuen orbandu bidaia zoriontsu hura. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 176. orr.

Garibai orbanduz, Juan de Idiakez estatu-kontseilaria eta honen ingurua orbandu nahi dute. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 48. orr.

Gerta zitekeen -erraz gertatu ere- gure protagonistaren masaila eder eta marduletako bat ezin garbituzko laidoak orbandurik geratzea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 130. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Einsteinek pipa atera zuen alkandora orbanduaren poltsikotik. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 14. orr.

Raimundo Silva jaiki eta sukaldera joan zela, zakarrontzia tximinia azpitik erakarri, ireki eta arrosa orbandua jaso zuela. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 274. orr.

Slipa eta telazko galtza orbanduak arropa zikinaren pila gainean utzi nituen, begien bistan. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 16. orr.

4 (Hiztegi Batuak adiera hau baztertzen du) orbaindu.

Oso belar egokia zauriak orbantzeko eta hantura jaisteko... Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus