Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gillotina (orobat gilotine g.er.) 1 iz heriotzara kondenatuei burua ebakitzeko tresna, bi zutaberen artean erortzen den xafla ahodun batek osatua.

Gillotinan hil zuten bigarren pertsona hura izan zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 259. orr.

Gillotinan eraila izan da. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 297. orr.

Eta gillotinan hiltzera kondenatzen dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 33. orr.

Robespierre, gillotinara milaka pertsona bidali zuen gizona, Rousseau zale porrokatua zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 33. orr.

Haietarik bat gillotinara kondenatu omen dute, eta bihar hilen dute Donibanen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 283. orr.

Biak hartu eta gillotinara igorriko zituzten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 263. orr.

Han epaituak izanen zarete zuen saldukeriagatik eta, kasik segur, gillotinatik iraganak. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 278. orr.

Behin batean, erregeari gillotina eman aurretiko garaian. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 156. orr.

Lepoa moztu zioten gillotinaz Erregeri berari. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 63. orr.

Robespierre lehenago jo zutelako gillotinaz salbatu zuen bizia monsieur Guillotinek. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 171. orr.

Nor izan zen gillotinaz lepo egindako lehen presoa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 172. orr.

Marat hil baino lehenago baitzekien [Charlottek] bereak egina zuela, hil egingo zutela gillotinaz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 145. orr.

Gillotinaren hots metalikoak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 172. orr.

Furgoi beltzean itzaleratu zutenean, gilotinaren mihi fin eta zorrotza lepondoan hotz lerratzen imajinatu eta trenputxartu zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 89. orr.

Ondoren, burua makurtu, gillotinak erakusten zuèn tartean sartu, eta borreroak gillotinaren xafla metalikoa askatu zuen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 61. orr.

Mozarten Requiema joka aritu zen gillotina altxatu zuten tokian. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 172. orr.

Gillotina plaza erdian zegoen, xut-xuta. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 284. orr.

Hari fin hori da gillotina askatzen duena. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 90. orr.

2 gillotina-leiho bertikalki irekitzen eta ixten den lehioa.

Jarraian korridore batera zoaz, gillotina-leiho baten aurrean, eta deskuiduan urrezko haginik ote duzun galdetzen dizute. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gillotina bat (3); gillotinan hil (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus