Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orbantxo 1 iz orban txikia.

Neska gazte dotore bat, dena orbantxoz betea aurpegia, sartu zen dendan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 65. orr.

Orbantxo gorri lauso bat agertu pantailan, eta jirabiraka hasi zen formularen inguruan, eulia zauriaren inguruan bezala. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 47. orr.

Atzemangaitzak dira zure hiri zapalak eremu lau horretan, puntuak edo orbantxoak dirudite zabaldiaren erdian. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 321. orr.

Horren begietara gure eguzki-sistema partikularra ez baita Esne Bidean izar-hautsezko orbantxo bat baizik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 70. orr.

Baina ez dakizu nolako oihal polita bidali dioten haren ahizpari, hitzez azaltzerik ez dago zein zoragarria den: urdin argia, marra estu-estuak, eta marren artean orbantxoak eta lerrotxoak, orbantxoak eta lerrotxoak, orbantxoak eta lerrotxoak... Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 264. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zigarroa, errimel orbantxoak bokillan, dantzan dabil Asunen atzamar artean. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orbantxoak eta lerrotxoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus