Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segurantzia [61 agerraldi, 23 liburu eta artikulu 1ean] 1 iz segurantza.

Gauza gutxitan izaten dut nik segurantzia, eta gutxiago etimologia kontuotan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 36. orr.

Sakelan dirua daukanaren segurantziarekin, Pernod bat eskatu eta segurantziarekin edan ere zuen. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 31. orr.

Txunditu egin baininduen haren adierazpenaren segurantziak, besterik ez; eta horrexegatik galdetu nion: izan al zara medikuarenean? Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 69. orr.

Segurantziarik sekula ez nik emakumeekin. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 85. orr.

Bere buruarekiko segurantzia eroa duen gizon autoestimatuaren eroriera da hori, arrain hilaren eroriera da hori: arrain hila, gizon garailea bezalaxe, gorantza erortzen da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 194. orr.

Hangoak dena lapurtu eta xehatuko diguten segurantzian bizi gaituk hemengook. Txillardegi   «Putzu» - 26. orr.

Ez izatetik, ezinetik eta ez jakitetik, segurantzia oso bat ateratzen du hitzekiko jolas ergel batek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 57. orr.

Ezin dut segurantziaz esan, heleniarrek hori ere egiptoarrengandik ikasi zutenik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 318. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eta, gainera, katastrofe txiki edo krisi sentimendu iraunkorra hedatu denez, "elikadura-segurantzia" horren bila abiatu beharko da, lehenbailehen. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 97. orr.

Alde horretatik, oinarrizko segurantzia falta bat dut; zapaltzen dugun lurra ez zait segurua iruditzen. Berria - Euskal Herria   2004-02-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

segurantzia osoz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus