Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orburu 1 iz konposatuen familiako baratze landarea, orri moduko zati haragitsuz osaturiko buru trinko jateko onak dituena (Cynara scolymus); delako buru hori.

Amak orburuak prestatu zituen, ilarrekin, eta barazki-zopa bat, eta zainzuriekin egindako arrautzopila. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 98. orr.

Atzealdean, beste bederatzi iraulki orgak, beren aza eta ilar metak eramanez, beren orburu, uraza, apio eta porru pilak garraiatuz, geldo-geldo haren aldera zihoazela zirudien. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 23. orr.

Gure orburuak hostokatzen, orriz orri mahonesan busti eta hortzen artean orriz orri irensten ari ginela. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 169. orr.

Han abiatzen zen, goizean goiz, pedalka bizian elurretaraino, sosik gabe, orburu bat poltsiko batean eta bestea urrazaz beterik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 67. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Orburu zurtoinek, hostoek eta beste hondarrek galtzada arriskutsu bihurtzen zuten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 55. orr.

Orburu mordo baten loratze mamitsua ageri zen hemen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus