Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

informatika 1 iz informazioa automatikoki erabili ahal izateko tekniken eta jakintzen multzoa.

Gure eguneroko bizitza dago informatikak baldintzatua. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 118. orr.

Gaztea da irakaslea, informatikan aditua. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 122. orr.

Hitzaldietan, eztabaidetan eta baita informatikako ikastaroetan ere. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 278. orr.

Poliziaren informatikako espezialistak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 268. orr.

Informatikako ingeniaritza teknikoko ikasketak egin zituen. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 21. orr.

Informatikaren arloan ez zegoen erdi mailako titulurik orain arte. Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Microsoftek informatikaren merkatua kontrolatzen duelako. Berria - Ekonomia   2004-02-01

Informatika kuantikoak atomoaren egoera kuantikoetan gordetzen den informazioa maneiatzea eskatzen du. Berria - Gaiak   2004-06-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik informatiko.

Informatika sistema batek zituen apustu guziak zentralizatzen eta tratatzen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 119. orr.

Informatika sistemen ustiapena. Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Informatika instalazioetako segurtasun inguru berritzaile bat lantzen ari da. Berria - Gaiak   2004-11-04

BBK-k interesik gabeko maileguak eskainiko ditu informatika ekipamenduen erosketarako. Berria - Ekonomia   2006-01-03

Informatika programetan espezializatutako Decidia konpainiak. Berria - Mundua   2004-10-31

Calmeyra deitu informatika proiektua. Herria   2001-03-01

Aspalditik Microsoft informatika erraldoiak bere lehiakideek merkatuan duten eserlekuaz bereganatzeko estrategia hartu du. Berria - Ekonomia   2004-05-02

XML informatika lengoaiaren onurez hitz egin du Iñaki Alegriak. Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Hego Amerikako nortasun agiri faltsuak, informatika materiala, matrikulak eta 12.700 euro. Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Informatika teknologia oso aurreratua erabiltzen omen zuten. Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Lanbidek izango duen informatika aplikazioa aurkeztu zien Azkarragak atzo prestakuntza zentroei. Berria - Ekonomia   2004-05-22

Barneko elektrizitatea eta informatika sare guztia erabat kaltetu dira. Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Ikastetxeetako irakasleak, ikasleak, informatika ingeniariak, garbitzaileak, funtzionarioak eta militarrak. Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Informatika eta telematika tresneria berriak mila bider areagotu ditu Platonen mitoak idazketari erantsitako arriskuak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 222. orr.

Gunea sareratzeaz arduratu den Zuhar Informatika Zerbitzuko arduradun Osoitz Elkorobarrutiak azaldu zuenez. Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Microsoft informatika taldearen aurka. Berria - Ekonomia   2004-12-23

Informatika multinazional handiek interes gutxi jarri dute proiektuan. Berria - Gaiak   2004-04-18

Bill Gatesen informatika konpainiaren akzioek %11 gutxiago balio zuten atzo burtsa itxi zenean. Berria - Ekonomia   2006-04-29

Apple informatika enpresa Mac OS sistema eragileko akatsak aztertzen ari da. Berria - Gaiak   2006-04-23

Materiaren ezagutza mailan, ADNaren egitura mailan eta informatika kontuetan aurrerapen handiak egin ondoko urteetan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 45. orr.

Informatika-gelako ordenagailuetan. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 146. orr.

Lehengusuak ez ziren itzuli artean beren taekwondo eta informatika ikastaroetatik. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 15. orr.

Bistan da informatika-teknikoa izateko ez dela beharrezkoa buru-argia izatea. Berria - Kultura   2004-03-31

Bizkaiko Ezindu Fisikoen Koordinakundeko Informatika irakasleak. Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Informatika ikasle baten lagunak. Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Unibertsitatean nago gaur, Informatika Fakultatean. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus