Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maskulino 1 izond gizonari dagokiona, gizonezkoa. ik femenino.

Andoniren esku maskulinoak, katiluak bailiran, zure titi gazteak babesten eta Andoniren bularraren beroa zure bizkarrean itsatsirik. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 55. orr.

Hatz zarpail eta maskulinoekin. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 68. orr.

Sexualitatea bakoitzak bere erara bizi du, modu subjektiboan, bere izate femenino edo maskulinotik eta bere desioen arabera. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 19. orr.

Gidak espero bezala, trekeko partaide maskulino gehienen artean bazterrak harrotu ditu neskaren irribarre zabalak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 79. orr.

Pertsonaia maskulinoen eta femeninoen arteko disimetria (haiei begiratzeko ahalmena ematen baitzaie, eta hauek begiratuak izateko jartzen baitira). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 120. orr.

Anatomia maskulinoa izanda emakume sentitzen direnen artean. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 68. orr.

Zientziak huts egiten zionean, emakume intuizioaz baliatzen zen Marga nire inteligentzia maskulinoak eragotzia zuen lekuraino iristeko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 239. orr.

Ene bizi-modelo gehienak maskulinoak ziren liburuetako heroi gehienak maskulinoak baitziren. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 140. orr.

Baina gayek oso harreman gutxi dute emakumeekin eta oso giro maskulinoak sortu dituzte. Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Eternitatea maskulinoa da; betikotasuna eta geroa ere bai. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 320. orr.

Gizartea da, oro har, maskulinoa, eta izango da, oraindik, mendeetan. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 61. orr.

2 (gramatikan) bi genero dituzten hizkuntzetan, genero ez-markatuari dagokiona.

Garbi dago txandakatze hori ez dela fonologikoa, morfologikoa baizik, hotsa aldatzeaz bat hitzaren balio morfologikoa aldatzen baita maskulinotik femeninora edo alderantziz. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakurketa maskulinoa (4); maskulinoa da (5); maskulinoa izan (3); modu maskulinoa (3)

maskulinoak dira (3); protagonista maskulinoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus