Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

giltzarrapo iz kutxen, ateen eta kidekoen itxigailua, uztai moduko bat irekitzen eta ixten duen sarraila batez osatua.

behartu ondoren, kaletik bidalitako giltzarrapo bat jarri zioten sarrailaren ordez. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 85. orr.

Zurezko kutxa bat, giltzarrapo batez itxia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 137. orr.

Harry ere besteen atzetik sartu eta giltzarrapoa itxi zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 330. orr.

Kutxa hustuaren katea eta giltzarrapoa, azken hori giltza eta guzti. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 123. orr.

Giltzarrapo ikaragarri handia baitzegoen burdinazko katetik esekirik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 170. orr.

Bi saltzaileek trastetegian giltzarrapoa ipiniko zutela zioten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 327. orr.

Osaba Vernonek giltzarrapoz itxi zuen kaiolan Harryren hontza. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 11. orr.

Atetzar bat giltzarrapo astun batez itxia. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 25. orr.

· Kartzela askatasun fisikoa kentzearekin bat presoaren gogoa lotzen saiatzen da, isiltasunaren grilluz, mututasunaren zepoaren azpian, zentsuraren giltzarrapoaz norbere arnasa eta adierazteko premiak itoz. Jokin Urain   «Errotarria» - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta giltzarrapoa (3); giltzarrapo bat (3); giltzarrapoz itxitako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus