Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordaindu, ordain(du), ordaintzen 1 du ad erosi, hartu edo zor denari dagokion saria eman. ik pagatu. (diru eta kidekoetan)

-Ordaindu al dizu? Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 176. orr.

-Zenbat ordaintzen diate gu pozoitzeagatik? Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 131. orr.

Kontatu zion nola lagun batek afaria ordaindu zion Baratterenean egun zoragarri batez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 45. orr.

-Ez didazu ordaindu edaria, jauna... -esan zuen ostatuko emakume zaharrak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 107. orr.

Bahitura-etxeari ordaintzeko epea amaitzen zaien egunean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 444. orr.

Ongi baitzekien oraindik ez zidatela soldata ordaindu. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 14. orr.

Gavardek ostrak ordaindu zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 212. orr.

Gauero zigarroak ekartzen zizkidaan, eta tranbia ere berak ordaindu, joan eta etorri. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 73. orr.

Nire fiantza ordaindu ez balu, non egonen nintzateke ni orain? Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 152. orr.

Uko egin zion zergak ordaintzeari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 533. orr.

Zoritxarrez, ez dut dirurik nire erreskatea ordaintzeko. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 15. orr.

Klase partikularrak nahi dituenak aparte ordain ditzala, eta kito. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 49. orr.

Ordaindu gabeko fakturak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 282. orr.

Noiz ordaindu behar dizkidazu bostehun dolarrak? Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 111. orr.

Jimmyk bere azken dolarraz ordaindu zion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 412. orr.

Bostehun pezeta ordaindu eta libre gelditzen da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 88. orr.

-Ehun mila errublo ordaindu dituzu nekazari horiengatik, eta niri hogeita bost bakarrik eman dizkidazu harturiko nekeen ordainetan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 220. orr.

Gehienetan, txanpon batzuk ordaintzea zen zigorra. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 66. orr.

Azken txanpona ordaindu arte kitatu du bere zorra. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 413. orr.

Merkatariak kokoen balioa ordaindu zidan. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 203. orr.

Herri suntsitzaileak aldi batez greziarren pribilegioak gal zitzala; isun bat ordain zezala hiria berreraiki arte. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 253. orr.

Ordain dezaketena besterik ez dute hartzen mailegutan, eta ez dute erosten saldu ahal dutena adina baizik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 77. orr.

Eskalerik ez dagoela halako isuna ordain dezakeenik. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 133. orr.

Kaltea ordaindu egin behar da horrelakoetan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 94. orr.

Fardelen truke ordaindu beharreko kopurua izan da borrokaren zergatia. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 61. orr.

Emakumeak liburua ordaintzekoa amaitu zuenean, [...]. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 27. orr.

2 (bestela)

-Oraintxe ari gara anaiari egin geniona ordaintzen, hura estu eta larri erreguka ari zitzaigunean ez baikenion jaramonik egin. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 118. orr.

Hutsa enea izan da, kortesiaren arauen ez betetzeagatik, eta nihaurk ordaindu beharko dut neure hutsa. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 273. orr.

Gorputzak, errurik ez duen arren, ordaindu behar izaten dituen izpirituaren miseria txikiak dira. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 74. orr.

Inoren sentimenduekin jokatzen duenak ordaindu egin behar du. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 63. orr.

Horrela ordaindu behar al didazu? Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 139. orr.

Arrakastaz erasokorra den zibilizazio batek ordaindu behar duen gizarte-prezioa zera da: atzerriko biktimen kultura sartzen zaiola bere bizi-lasterrean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 456. orr.

Baina harro sentitu naiz galdera egin izana, eta egiarekin baizik ezin izan dut ordaindu halako ohorea. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 38. orr.

Zigor nazala gogor Jaunak, baldin eta Adoniasek esan duen hori bere biziaz ordaintzen ez badu! Elizen arteko biblia   1 Erg 2,23

Euren utzikeria ordaindu behar ote dugu, ba, guk orain? Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 118. orr.

Ez al dezakezue ordaindu beharreko odol-zerga arindu? Jon Alonso   «Euskal karma» - 124. orr.

Egiten zaien konfiantza ordaintzeagatik, beren eginbidea baino gehiago egiten ohi dute. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 79. orr.

3 (adizlagun eta kidekoekin)

Ondorioa izan zen nahikoa ongi ordaintzen ziola. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 190. orr.

"Prezio zuzen" haren bertsio gaurkotua baizik ez da prezio egonkor eta ondo ordaindu hori. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 124. orr.

Lasterketa hura ez zen, ez, nik dakidala, hain gaizki ordainduak dauden futbolarien aldekoa. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 113. orr.

Emakumeak lanposturik kaskarrenetara, gaizkien ordainduetara, aginterik ez dutenetara zokoratu dituzte. Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Disidentzia eta ausardia oso garesti ordaintzen da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 61. orr.

Hori kontsumitzaileen bizkar lortzen da, nazio barnean garestiago ordaindu behar izaten baita nazioarteko merkatuetan merkeago eros daitekeena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 38. orr.

Nik beti garaiz ordaindu dut neure alokairu-zatia. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 480. orr.

Txitxikovek eskuzabal ordaindu zion jostunari eta, bakarrik geratu zenean, beste zereginik ez zuela, bere irudia ispiluan aztertzen hasi zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 518. orr.

Arau hori Valmontengana ez bete izana larrutik ordaindu beharko du. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 19. orr.

Baina zaudete lasai, zeren larrutik ordaindu beharko baituzue! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 333. orr.

Sadek garesti ordaindu zuen bere ausardia. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 46. orr.

Hori bai, diru-paperetan ordaindu behar didazu. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 156. orr.

Kanbio-letrak txanpon berrian ordaindu behar direnez, badirudi kanbioa txanpon berriaren gainean doitu beharko litzatekeela. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 79. orr.

Gauzak argi-argi utzi, eta kreditu-txartelaz ordaindu. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 165. orr.

Italiako autopistetan ezin zen edozein lekutan kreditu-txartelarekin ordaindu Norarekin azken aldiz egon nintzenean. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 173. orr.

Hiru epetan ordaindu behar izan nuen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 42. orr.

Hilero-hilero ordaindu behar dute, interes handiekin, luxuzko auto bat erosi izan balute bezala. Berria - Euskal Herria   2004-05-04

4 ordaina eman; ordainetan eman.

Handik lekutzeko gero eta gogo handiagoa nuen, baina molde berean ordaindu nion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 284. orr.

Begira nola ordaintzen diguten orain: zeuk jabetzan eman zenigun lurraldetik gu botatzera datoz. Elizen arteko biblia   2 Kro 20,11

Hemezortzigarren mendeko Mendebaldeko gizakiak, haren aurre-aurrekoek Erdi Aroko kontzeptuei zieten leialtasuna erlijio-gerren agoniarekin ordaindu zutelarik, ezin zezakeen Bossueten tesia superstizio barregarri eta zaharkitu gisa baztertu. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 305. orr.

Behar nuen sofrikarioa sofrikarioaz ordaindu? Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 83. orr.

Bidezko da atsekabetzen zaituztenei Jainkoak atsekabez ordaintzea. Elizen arteko biblia   2 Ts 1,6

Buruilaren 18an, saratarrek ordaindu dute Ataundarren agerraldia, han gaindi ibiliz. Herria   2005-09-22

5 ipar ordeztu, ordezkatu.

Capellan ezin ariz, Goñi II ak ordaindu du. Herria   2004-02-05

Lehen multxoko bi partida horiek Uztaritzen jokatu dira, Recaldek Sorhondo ordaintzen zuelarik. Herria   2003-09-18

Jean Mixel Semerenak ordaindu behar ukan du Ximun Lambert gripatua. Herria   2005-02-27

Idiart falta bakarrik, Bonetbeltx bere herritarrak arras polliki ordaindu duena. Herria   2005-12-01

Sortzaileak joan dira; bi emazte gaztek ordaintzen dituzte lehenbiziko bi gizonak. Herria   2001-02-01

Napoleonen gerlen ondotik, lehengo erresumaren lege zaharra berriz indarrean sartu zelarik, Lapurdiko bazter hondatuetan ez ziren aitzineko desmasiak berehala ordaindu. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 109. orr.

Maitasunak eta Bihotz zabaltasunak behar dutela Herra garaitu, eta ez beste Herra mota batez hura ordaindu. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 549. orr.

Ahurti eta Bastidako portuak eraikitzen ditu, Aturri ibaiari buruz bide baten ukaiteko eta galdu zituen Atlantikako alderdian -Gipuzkoa, 1200ean, eta Bizkaia, 1224an- Kastillako erregeak hartuak, ordaintzeko. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 26. orr.

Xistera handia asmatuko zuen beraz, beso zaurituaren indar eskasaren ordaintzeko. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 114. orr.

6 (era burutua izenongo gisa)

Igandeak jaiegun ordaindua izan behar zuela edo oporretan ere soldata ordaindu behar zutela. Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Inork ez zuen "opor" hitza esaten, aberatsen hitza baitzen hori, "aisialdi ordaindua" baizik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 396. orr.

Caballitoko zuzendaritzak «opor ordainduak izatea» egotzi die behin baino gehiagotan grebalariei. Berria - Harian   2005-11-15

Kontrazepzio metodoak hobetu izana eta emakumeak etxetik kanpo lan ordaindua izatea dira nekazaritza garaiaren ondorengo gizarteko iraultza sozial, kultural ekonomiko eta sexual handiena. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 279. orr.

Ez zen hargatik herabetu faktura aurkeztean: larru ordainduaren alorrean ibiltzen diren prezioetatik goiti, arras goiti gero, pagatu nuen telefono zenbakia. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 29. orr.

Psikologoa eta puta: biak dira bota-behar baten hartzaile ordainduak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 34. orr.

7 ordaintzeke adlag ordaindu gabe.

Ordaintzeke dauden epeak kita litezke eta artean ere zerbait geratuko litzateke; hori bai, ordea, urri samartua. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 59. orr.

Baina are gehiago sumintzen zuen hilabete bakar bateko alokairua ere ordaintzeke utzi ezin izanak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 219. orr.

Lagun Arok jarriko ditu ordaintzeke zeuden bermeen gordailuko 1,7 milioi euroak. Berria - Kirola   2004-06-15

Enpresak ez zien ezer eskaini nahi eta, besteak beste, kitatzeak, uztaileko soldatak eta atzerapenak ordaintzeke zituzten. Berria - Euskal Herria   2004-07-23

8 ezin ordainduzko ik ordainezin.

Proiektua legez kanpokoa zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak, baina ezin ordainduzko bermea ezarri zuen obrak gelditzeko. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 62. orr.

Izan ere, gertatu ohi da, sari txiki batengatik ezin ordainduzko altxorra galtzea. Berria - Kirola   2004-11-10

Utzi iezadazue, eseri aurretik, perla ezin ordainduzko eta ahantzezin honekin amai dezadan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 284. orr.

Sartzeko baimena izan balute ere, sarbide haren prezioa ezin ordainduzkoa zen haientzat. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

afaria ordaindu (5); alokairua ordaindu (7); asko ordaindu (5)

bermea ordaindu (51); bermeak ordaindu (6); bermerik ordaindu gabe (5); bidaia ordaindu (6); bidesaria ordaindu (6)

dirua ordaindu (11); dirutan ordaindu (9); dirutza ordaindu (8); diruz ordaindu (5); dolar ordaindu (50); dolar ordaindu ziren (5)

etari ordaindu (5); etete klausula ordaindu (9); euro bat ordaindu (6); euro gehiago ordaindu (11); euro inguru ordaindu (10); euro ordaindu (173); euro ordaindu dizkio (12); euroko bermea ordaindu (35); euroko isuna ordaindu (20); eurotik gora ordaindu (5); ezer ordaindu gabe (5)

garesti ordaindu (66); garesti ordaindu zuen (24); garestiago ordaindu (10); garestiegi ordaindu (5); gastuak ordaindu (12); gehiago ordaindu (57); gobernuari ordaindu (5); gutxiago ordaindu (19)

hilero ordaindu (5)

ikasketak ordaindu (5); iraultza zerga ordaindu (22); isuna ordaindu (46); isunak ordaindu (8)

kalte ordaina ordaindu (8); kalte ordainak ordaindu (8); kalteak ordaindu (6); klausula ordaindu (12); kontua ordaindu (14); kuota ordaindu (7)

larrutik ordaindu (50); larrutik ordaindu zuen (12)

milioi dolar ordaindu (13); milioi euro ordaindu (43); milioi ordaindu (5); milioi pezeta ordaindu (7)

ordaina ordaindu (8); ordainak ordaindu (8)

ordaindu beharra (41); ordaindu beharreko (112); ordaindu beharreko diru (9); ordaindu beharreko prezioa (17); ordaindu beharrekoa (13)

ordaindu ezean (6); ordaindu izana (10)

oso garesti ordaindu (7)

pezeta ordaindu (19); poltsikotik ordaindu (7); prezioa ordaindu (10)

sarrera ordaindu (12); soldata ordaindu (9)

txartela ordaindu (9); txartelarekin ordaindu (5)

udalak ordaindu (5)

zentimo ordaindu (6); zerga ordaindu (42); zerga ordaindu ziotela (5); zergak ordaindu (37); zergarik ordaindu (14); zorra ordaindu (9); zorrak ordaindu (7)

ongi ordaindua (5)

ordainduak izan (6)

biziaz ordainduko (6); dirutan ordainduko (5); dolar ordainduko (13)

erdia ordainduko (7); euro ordainduko (46); euro ordainduko dizkio (16); garesti ordainduko (8); gehiago ordainduko (12); gutxiago ordainduko (7)

larrutik ordainduko (28); larrutik ordainduko zuela (5); milioi dolar ordainduko (8); milioi euro ordainduko (30)

ongi ordainduko (5)

bermea ordainduta (76); euro ordainduta (22); euroko bermea ordainduta (38); ordainduta utzi (5)

ordaindutako dirua (6)

bermea ordainduz (5); euro ordainduz (6); sakelatik ordainduz (5)

ezin ordainduzko (6)

bermea ordaintzea (5); dirutan ordaintzea (6); euro ordaintzea (7); ordaintzea erabaki (8); zerga ordaintzea (5); zergak ordaintzea (6)

ordaintzearen truke (5)

ordaintzeari uko egin (6)

abalen bidez ordaintzeko (13); alokairua ordaintzeko (7); bermea ordaintzeko (5); bermeak ordaintzeko (8); bidaia ordaintzeko (7); etxea ordaintzeko (7); etxebizitza ordaintzeko (5); euro ordaintzeko (11); gastuak ordaintzeko (21); gehiago ordaintzeko (11); gehiago ordaintzeko prest (6); gutxiago ordaintzeko (6); guztia ordaintzeko (6); ikasketak ordaintzeko (6); isunak ordaintzeko (5); kalte ordainak ordaintzeko (10); kalteak ordaintzeko (9); langileei ordaintzeko (8); ordainak ordaintzeko (10)

ordaintzeko adina (7); ordaintzeko agindu (5); ordaintzeko aukera (24); ordaintzeko aukera eman (7); ordaintzeko dirua (26); ordaintzeko dirurik ez (8); ordaintzeko epea (5); ordaintzeko erabili (7); ordaintzeko erabiliko (8); ordaintzeko erabiltzen (10); ordaintzeko eskatu (16); ordaintzeko eskatzen (5); ordaintzeko modua (11); ordaintzeko orduan (5); ordaintzeko prest (48); ordaintzeko prest dago (5); ordaintzeko zigorra (5)

prezioa ordaintzeko (8); soldata ordaintzeko (6); soldatak ordaintzeko (20); zerbitzuak ordaintzeko (8); zerga ordaintzeko (7); zergak ordaintzeko (9); zorra ordaintzeko (10); zorrak ordaintzeko (6)

larrutik ordaintzekotan (6); ordaintzekotan egon (5)

alokairua ordaintzen (5); diruz ordaintzen (5); dolar ordaintzen (6); euro ordaintzen (28); euro ordaintzen dute (5); garesti ordaintzen (24); gehiago ordaintzen (22); gutxiago ordaintzen (14); horretarako ordaintzen (16); ikasleek ordaintzen (5); isuna ordaintzen (9); klausula ordaintzen (5); langileei ordaintzen (5); larrutik ordaintzen (9); ondo ordaintzen (7); ongi ordaintzen (11)

ordaintzen hasi (6); ordaintzen laguntzeko (5); ordaintzen utzi (8)

zerga ordaintzen (8); zergak ordaintzen (26); zergarik ordaintzen (8); zorra ordaintzen (5)

euro ordaintzera (21); euro ordaintzera kondenatu (7); euro ordaintzera zigortu (6); isuna ordaintzera (6); ordaintzera behartu (6); ordaintzera behartuta (6); ordaintzera kondenatu (11); ordaintzera kondenatu du (7); ordaintzera zigortu (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus