Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

yiddish (orobat jiddish g.er. eta jiddisch g.er.) 1 iz alemanaren dialektoa, hebraieraren eta beste hizkuntzen osagaiak dituena, Europako erdialde eta ekialdeko juduak erabiltzen dutena.

Yiddisha, agian; badakik: ekialdeko juduen dialektoa. Iban Zaldua   «Itzalak» - 16. orr.

Gero eta gehiago entzuten nuen yiddisha. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 40. orr.

Liebkind Bendelek yiddishez baino ez zuen egiten. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 93. orr.

Kafkak Pragan ikusi zituen mundu horren ordezkariak [...] berak nekez ulertzen zuen hizkuntzaz, jiddischez, mintzatzen zirela. Berria - Kultura   2004-07-14

Atean jo zuen, eta yiddishez erantzun zioten, zakar, barrutik. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 56. orr.

Mundu aberats hori [...] bizirik zegoen Bashevis Singerrek edo Joseph Rothek idatzi zutenean, batak jiddischez eta besteak alemaneraz. Berria - Kultura   2004-07-14

Aleman tankerako yiddishez hitz egin zidan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 106. orr.

Yiddishezko idazle ezaguna zen hura ordurako Polonian. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 8. orr.

2 (beste izen baten eskuinean)

Bi gerren artean, New York zen yiddish kulturaren munduko gune nagusietako bat. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 9. orr.

Pauetik jinikako hiru musikarik eskainiko dute tzigano musika, bereziki Hongriako tziganoena, bai-eta Yiddish musika, Polonia, Errumania eta Errusiako juduena. Herria   2004-02-19

Ghettoetako jende bera aurkitzen zen ostera ere Manhattan behereko Orchard Street edota Hester Street-eko denda eta arropa lantegietan, eta ugariak ziren yiddish antzeztokiak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 9. orr.

Varsoviako yiddish idazleen klubeko zinikoek. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 49. orr.

Jiddisch hizkuntza semitarra ote? Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus