Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saiheska 1 adlag aurrez aurrekoa ez den norabidean edo egoeran. ik zeharka.

Zeharka eta saiheska egin dugu bidea, leihoko argiak ere itzala zeharka eta saihetsean uzten duen bezala. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 15. orr.

Gabarrariek ontzia saiheska eramatea lortu zuten, pixkaka-pixkaka ezkerraldeko ibai bazterrerantz hurbiltzen zirela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 194. orr.

Saiheska erori zen, burua espaloian; horma bat igotzen ari balira bezala mugitzen zitzaizkion hankak errepidean. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 60. orr.

Azkenean, batera sartu ziren biak, saiheska eta batak bestea apur bat estutuz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 48. orr.

Igeltsero hura urtetan gora joana zen, baina hain bizkarzabala ezen saiheska jarri behar izan baitzuen ni pasa nendin. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 42. orr.

Zabal eta zabar lo egitea, hala saiheska, nola ahoz gora, nola beste edozein jarreratan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 277. orr.

Saiheska lo egin behar izan du, gorputza itzuliz gero harekin buruz buru kausitu beldur. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 80. orr.

Gero iraulka bidebazterrera joan nintzen, justu saiheska etzanda zetzan soldadu aleman horren ondora. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 91. orr.

Armairu bat ere bazegoen, hormaren kontra saiheska jarririk. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 172. orr.

Orduan, 2002ko otsailaren bukaera hartan, zuzenean lurrean jarrita eta saiheska, Mekara begira, eskeletoak. Berria - Harian   2006-03-07

2 irud/hed

Laguna erakutsi zion eri batez, eta arreta guzia lanari eskaini zion, etorri berriei begia atxikiz, saiheska. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 218. orr.

Logelara ez begiratzen ahalegindu nintzen arren, saiheska, ohe ertzean eserita ikusi nuen, jantziren bat -izara, beharbada- bularren kontra estutzen zuela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 209. orr.

Tarteka umeak txistuka aritzen zitzaizkien zeken merke-nahi zurbilei, saiheska begiratzen baitzuten, norbaitek han ikusiko zituen beldurrez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 333. orr.

Ez naiz uhartekoaz ari, nahiz eta hark, oso saiheska bada ere, ukitu ninduen. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 106. orr.

Oraingo funtzionariook diplomazia zuriz eta paperez saiheska egiten baitituzte beren azio kobardeak, inori kararik emateko ere kapaz ez direla kasik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus