Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

informatu, informa, informatzen 1 da ad berri jakin.

1942ko apirilean New Yorkeko Baskoen Ordezkaritzaren sinpatiak pro-Axis izan zitekeela informatu zen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 212. orr.

Informatuko nintzen hobeto. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 130. orr.

Irakurlea ez dabilela gaizki titulu hutsekin "informatzen" denean. bitartez informatzen ziren agertzen zitzaien arazo bakoitzean. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 198. orr.

Euskaldunok euskaraz informatuak izateko eskubidea dugu. Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Egilea informatua zegoen, bai, baina ez zekien zer zioen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 85. orr.

Informatuta gaudela uste dugu, soilik antzezpenerako sarrerak dauzkagula konturatu gabe. Pako Aristi   «Note book» - 73. orr.

Informatuta egoteak nekatu egiten du. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 29. orr.

Informatuta gaudelako sentsazioa dugu, baina iturburu apur batzuen emaria baino ez gara jasotzen ari. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 120. orr.

Ongi informatutako iritzi publikoaren oinarriak zabaltzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 114. orr.

Ez kritikatu informatu aurretik; pentsatu lehen, egin agiraka gero. Elizen arteko biblia   Si 11,7

· 2 du ad berri eman.

Gernika bonbardatu zutela informatu zuen Union Radioko esatariak. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 53. orr.

Gobernu Ordezkaritzak informatu zuenez, 14:00etan, Espainiako Poliziari deitu zion egin zuena kontatzeko. Berria - Euskal Herria   2004-03-14

PPren gobernuak ekimenaz hobeto informatuko zuela eta udaleko talde politikoen artean «adostasun zabalagoa» lortuko zela uste zuten sozialistek. Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Bai abokatuak eta bai Askatasunak informatu dutenez, hiru gazteak gaur goizean, 10:00etatik aurrera pasatuko dira epailearen aurretik. Berria - Euskal Herria   2004-07-07

PSOE eta PP erakunde armatuarekin bildu zirenean herritarrak «informatu» zituztela eta segimendu talde bat zegoela nabarmendu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Hauteskundeak baino hainbat aste lehenago herritarrak eta bereziki beltzen komunitateak beren boto eskubideei buruz informatu genituen. Berria - Mundua   2004-10-27

Esaterako, Bushek terrorismoaz, Ekialde Hurbilaz eta abarrez informatzen duten txostenez egin duen erabilera ikertzeko. Berria - Mundua   2004-08-22

Gerenteak ez digu ezer zehaztu, eta langileak gutun bidez bakarrik informatu ditu. Berria - Ekonomia   2004-02-27

-Gaizki informatu zaituzte -azaldu zuen goxoki-. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 304. orr.

-Amsterdamen izan dira duela bi aste -informatu nau Luisak alkoholaren aterrune batean-. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 237. orr.

Prentsa ageri honen bidez informatu nahi zaituztegu Uztaritzen eramaten dugun dinamikari buruz. Herria   2004-01-01

Baina -kakazaharra!- atezainak aurki informatu ninduenez, idazlea La Jolla-ko misio batean zegoen entzerraturik, nobela berria amaitzeko aitzakiaz. Iban Zaldua   «Itzalak» - 139. orr.

Iragarkien helburu nagusia gizartea informatzea zela adierazi zuen Amannek. Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Sare publikoko irakasleria sentsibilizatu eta informatu nahi dute kanpainarekin. Berria - Euskal Herria   2006-01-18

· 3 (dio ad)

Birritan deitu diozu etxera, baina ez dagoela informatu dizu pisukide batek. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 111. orr.

Argirantz bultzatu zuen, eta Gargantuaren txirristaren amaieran dauden koltxoien gainean erori zen Uxue, onik, udaltzaingoak Xabiren emazte ohiari informatu zionez. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 43. orr.

Herriko astekariak informatzen zigunez, Sipsey eta Onzell zeuden sukaldari, Big Georgek, berriz, erretegiaren ardura zeukan. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 107. orr.

Pilotariek pilotalekuko ikusleei informatzeko piketea eratu dute. Berria - Kirola   2006-03-12

4 (era burutua izenondo gisa)

Tonto informatu batek sinesteko moduan asmatua. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 67. orr.

Nazka-nazka eginda nengoen pertsona informatua izateaz. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 42. orr.

"Oso turista informatua naiz", erantzun zidan berak burlati. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 31. orr.

Tonto-falta izugarria datorkigula bizi garen sasoi informatu honetan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 166. orr.

Iritzi publiko libre eta informatua lortzeko. Berria - Gaiak   2004-02-04

Itsas-giroko jende ez-informatu eta kulturagabeena dela jakintsuena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 215. orr.

· Jendea orain elkartera informatuago heltzen dela uste dut. Berria - Euskal Herria   2004-05-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus