Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

perbertso (orobat perberso g.er.) 1 izond gaizkira makurtua, gaizkia egiten atsegin hartzen duena. ik gaizto; makur; oker.

Frai Petri Gantekoarentzat indio amerikarrak arrazoimenik gabeko abereak dira; Fernández de Oviedo-rentzat izatez gaiztoak eta perbertsoak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 277. orr.

Ibon Uribarri perbertso arriskutsua da: Kant maitatzea ez baita naturala. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 149. orr.

2 perbertsioa adierazten duena; ohiko ordena edo egoera gaiztotzen duena.

Gaiztakeria perbertsoaren adierazpen bereziki gorrotagarriak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 100. orr.

Bestenaz bai litzatekeela goitik beherako munstrokeria perbertsoa. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 48. orr.

Logika perbertso honen arabera, maitasunaren exijentzia traizioa zen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 73. orr.

Tortura bera bezain gaiztotu eta perbertsoa. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 79. orr.

Baina bada bigarren interpretazio bide bat ere, perbertsoagoa hagitzez. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 22. orr.

Jendearen begietara ere bere estiloak zerbait aztoragarria du, perbertsoa, korrosiboa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 181. orr.

Absurdoa da, norbera grinarengatik hartara beharturik egon ezean [...] horrelako ideia, guztiz perbersoa, eduki dezakezula pentsatze hutsa bera ere. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 140. orr.

Suposatzen da bere jarduera "sado-perbertsoengatik" sartu zutela kartzelan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus