Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

informatzaile (orobat informatzale g.er.) 1 izond informatzen duena.

Eztabaida garbi, luze eta informatzailea falta da, eta behar da. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 35. orr.

Nekazarien ENBA sindikatuak hitzaldi informatzailea antolatu du bihar Tolosan (Gipuzkoa), gazteak nekazaritzan sartzeari buruz. Berria - Ekonomia   2004-02-08

2 informazioarena, informazioari dagokiona. ik informatibo.

Batetik, politika informatzailea hasieratik indartuko nuke, herria ongi informatzeko eta autobidearen aurkako koordinadorak hasieratik muntatu zuen estrategiari aurre egiteko. Berria - Euskal Herria   2004-12-16

3 iz informatzen duen pertsona.

Irail horretan informatzaile batek FBIri jakinarazi dio Lasarte, Arana, Monzon eta Irala New Yorkera iritsiak direla. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 139. orr.

Galindezek lau informatzaile finko ditu, gutxienez jota, Dominikar Errepublikan. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 132. orr.

Atxiki ezak gogoan informatzaile konfidentziala naizela, aditu? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 146. orr.

Madrilen bildu dira Europa G8 eko bosten informatzaile arduradunen buruak (Frantzia, Ingalaterra, Espainia, Italia eta Alemania). Herria   2004-03-25

Bazen garai hartan San Petersburgon poliziaren informatzaile bat, izenez Leibusch. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 104. orr.

Oro har oso sinesgarritasun ttipia ematen diogu artikulu horri, idazlearen informatzalea "norbait" baldin bazen ere. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 88. orr.

Pello Zubiriaren izendapena aipatzen duen agirian, «KASeko informatzaileak» Zubiriaren aukera ez zuen egokitzat jotzen. Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Informatzaile pribatua tiroz hila bere bulegoan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 360. orr.

Datu-biltzaile arduratsu batek ziurrenik bikoteen froga erabiliko luke, bi informatzailerekin edo informatzaile bakarra eta grabagailuarekin. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 133. orr.

Informatzaileek eman xehetasunen arabera, [...]. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 85. orr.

Informatzaile izateak eskatzen dizkion zereginei ekingo die. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 260. orr.

Ramírez kapitaina ez zen beraz, zehazki, espioia, informatzailea baizik. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 43. orr.

· Horrentzako eta Enbaxadako bigarren idazkari Joycerentzat informatzaile jardun izan baitu. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 195. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Euzkadi'ko Jaurlaritzak Ameriketan antolaturik duen informatzaile Sarea-ren barruan espioitza zereginetan dihardutenek. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 130. orr.

Galdera ugari egin zioten horregatik, eta informatzaile eginkizunaren garrantziaz oharturik, eta bere albisteekin sentitzen zuen pozarekin erantzuten zien denei. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 160. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus