Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mahon (orobat mahoi eta maoi) 1 iz kotoizko tela sendoa, batez ere lan-jantzietan erabiltzen dena.

Egizu kontu hil zutenean mahonez jantzia zegoela... Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 47. orr.

Lubis, mahonezko galtzekin eta alkandora urdin ilunarekin; ni neroni, neuzkan arropa zaharrenekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 130. orr.

Bere ohiko janzkera soinean: jertse gris lodi bat, lepotik gerrirainoko kremaileraz; mahoizko galtzak; eta gaztaina-koloreko zapatila zarpailak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 96. orr.

Lanetik etorri berriak dira, mahoizko praka zikinduak eta kamiseta izerdituak. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 42. orr.

Andresek maoizko buzoaren azpiko atorratik paketea atera, zigarroa piztu, jaiki eta barrurantz uxatu ditu. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 21. orr.

Lepo-zuriak ofizinetako langileak dira (alkandora zuridunak, nolabait), eta lepo-urdinak berriz ekoizpen-langileak (mahonezko jantzidunak, alegia). Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 130. orr.

Irujok mahoizko alkandora erantzi zuen. Berria - Kirola   2006-01-07

2 (izenondo gisa)

Nahiz kaleko jantziak izan, urdin mahonezkoa eta errauts kolorearen arteko tonuak ugari. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mahoizko prakak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus