Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordainsari (orobat ordain sari g.er.) 1 iz zerbitzu edo lan batengatik ordaintzen den saria.

Autobide berriak ordainsaria izango du. Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Autobideetako ordainsarien igoera iragarri dute kudeatzaile guztiek, baina zenbatekoa iragarri gabe. Berria - Ekonomia   2004-01-02

Durangoko autopistan ordainsaria pagatzeko itxaroten zeuden auto batzuk aurrean eraman zituen kamioi aleman batek. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 72. orr.

Euren ustez, ordainsariak ez du balio kamioien trafikoa murrizteko. Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Datorren apirilaren 27an, EHUko irakasleen ordainsariak aztertzeko batzarra egingo dute sindikatuek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta EHUko Gobernu Taldeak. Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Soldatak ordainsaritan oinarritu beharrean, taula bidez finkatzea eta enpresak nahi duen lanordu malgutasuna ekiditea. Berria - Ekonomia   2004-03-06

Nahiz eta abadeak eta monjeek dohainik utzi zieten eliza Frantzisko eta anaiei, inolako ordainsaririk edo errentarik gabe, hala ere [...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 561. orr.

Tratua isilean egingo da, eta Axenariok inork adoretu gabe egin beharko du lan, ordainsaririk espero gabe. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 60. orr.

Ebakuntzaren ordainsariaz gain, egunero bi zentimo besterik ez diat nahi. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 88. orr.

Langabeei osorik pagatuko diete lehen hileko ordainsaria. Berria - Ekonomia   2006-02-18

Ordainsaria: 25 euro, bidaia eta bazkaria barne. Herria   2005-07-07

1.000 euroko ordainsaria jaso zuen marokoarrak proba irabazteagatik. Berria - Kirola   2004-01-02

2 (izenondoekin)

ETAren aurkako borrokan Espainiako Gobernuak PPren laguntza izango duela berretsi zuen Raxoik, baldin eta «ordainsari politikorik» ordaintzen ez bazaio. Berria - Euskal Herria   2006-05-07

«Lan jardun amaigabeak, ordainsari eskasak eta kontratu prekarioak» izan ohi dituztela azaldu dute. Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Hiru urteko ituna, KPIren araberako soldata igoera, 100 orduko malgutasuna eta, hitzarmenaren bukaeran, soldata arrunten moduko ordainsari osagarriak. Berria - Ekonomia   2004-04-17

Bestetik, 25 euroko ordainsari gehigarria eskaini zuen, 2004. urterako besterik ez». Berria - Ekonomia   2004-04-09

3 egintza on baten edo kideko baten ordainetan ematen edo hartzen den saria.

Alferrik duk ordainsari handi bat eskaintzea bila ari haizena agertu denean. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 28. orr.

Ordainsaria tentagarria da oso, bereziki, Osama Bin Laden buruzagia hilik edo bizirik harrapatzeko informazio fidagarria emateagatik eskaintzen den kopurua: 25 milioi dolar. Berria - Mundua   2004-07-20

Jean-Pierre Raffarin lehen ministroak bi kazetariak aske jartzearen truke ez dutela ordainsaririk eman ziurtatu zuen. Berria - Mundua   2004-12-23

Ordainsari bikaina eskuratzen du. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 93. orr.

Jende xeheaz errukitzen denak Jaunari ematen dio eta berak itzuliko dio ordainsaria. Elizen arteko biblia   EsZ 19,17

Leiala bazara, Ghân-buri-Ghân, ordainsari ederra jasoko duzu eta betiko izango duzu Markaren adiskidetasuna. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 127. orr.

Orain hartzen ari diren ordainsari erregularra handiagoa eta ziurragoa da noizbehinkako erasoaldietan lortu ohi zuten harrapakina baino. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 152. orr.

1936ko gerrako eta frankismoko biktimentzako «ordainsari moral» gisa, hainbat ekitaldi antolatuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Bere burua guztien salbamenerako ordainsaritzat eman zuena. Berria - Euskal Herria   2006-01-25

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta oro har malgutasuna ez litzateke horren txarra -beste aukerarik izan ezean- babes soziala nagusi izango balitz, eta langileen eskubide sozialak eta ordainsari maila bermatuta baleude. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 122. orr.

ELA, LAB, EILAS, UGT, CCOO eta CSIF sindikatuek unibertsitateko irakasleen ordainsari sistema egokitzeko eskatu diote EHUko gobernu taldeari eta Jaurlaritzari. Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Babcockeko lan taldearen borroka zikintzen du irregulartasunei lotutako ordainsari eskaerak. Berria - Ekonomia   2006-01-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus