Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

masta 1 iz ontzietan, belei eusteko zutik kokatzen den haga.

Hiru masta, eta mastotan, latina deritzegun horietako hiruki-taxuko bela bi bakoitzean! lau mastako brasildar ontzi handi bat. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 30. orr.

Atoian eramanik, hiru mastako goleta bat jaisten ari zen North River-en zehar. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 393. orr.

Hiru mastako belaontzi bat eta bapore bi daude atrakatuta. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 246. orr.

Hamar mila tonako zamako zahar bat, masta bikoa. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 88. orr.

Katuaren malgutasunaz egin zuen mastako aparailuetan behera. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 43. orr.

Gaztelako erregearen bandera zeraman mastaren goian. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 15. orr.

Mastetan bildurik ziren zapiei begiratu nien. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 83. orr.

Ontzien sokak lasaituak daude, ezin diote mastari eutsi, eta belarik zabaldu ezin. Elizen arteko biblia   Is 33,22-23

Tenpesta izugarri hark inarrosi baitzituen galeoi-flotako galeoi guztiak, gurea bereziki, halako moldez, non bi masta hautsi eta hiruzpalu bela hondatu baitzizkigun. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 520. orr.

Ekaitzak bi zati egin zuen masta, lemazaina buruan jo, eta buruko hezur guztiak kraskatu zizkion. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 88. orr.

Gilaz gora, mastak erroetatik erauzirik eta haize oihalak urraturik, halaxe ageri ziren biharamunean, driban, txalupa haiek. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 47. orr.

Masta eraitsi beharko litzateke ziria haren azpitik kendu ahal izateko. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 17. orr.

Batek, bereziki, atentzioa eman zion, belaontzi bateko mastari besarkatuta zegoena, bikini ñimiño bat jantzita albora begira. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 102. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Masta luzeak apurtuak, oihalak zarrastatuak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 172. orr.

Ohartu nintzen arte ezen mesanako mastak krak egin zuela eta gainerat zetorkidala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 464. orr.

Bazen beste ontzi bat, falua deritzen horietakoa, txopako mastan harro eskegita oihal brodatua ageri zuena. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 259. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Masta-ziriak sartzea ez zen lan gaitza. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 189. orr.

Belek haizea ez dutelako hartzen berez zentroaren lekua den masta-oinaren ondoan, baizik eta masta-muturraren parean. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4790. orr.

Itsasontziei zeharka bultzatzen zien haizeak, masta-oihalak eteteraino. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 48. orr.

Haren [biolinaren] arkua mantso ibiltzen zen, masta-oihaletan haizerik hartzen ez duen itsasontzia bezala. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 117. orr.

Kaira heltzen ari zen kalesa [...] ilunpeetan erdi ikusten ziren ontzietako masta-punta, gabia eta belazurrunen arabera. higanota, txiripaz berriro ere, bizirik atera zen, arrantzale batzuek itsasoan, masta zati bati helduta noraezean zebilela, aurkitu zutelako. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 81. orr.

Argitasun hartan, armadako masta-basoak neguko pagadi biluzia zirudien. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Masta nagusiaz gainera, Ánimas karrakak, karraka denen legean, bazituen han beste masta bi; mesanako edo gibel-masta deritzona, txopako gaztelauaren aurrean, eta trinket edo aitzin-masta esaten zaiona, izenak berak dioen legez, branka aldean,eta hari loturik, brankaz harago luze irtenda, maspreza. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 29. orr.

Lotinantak agindu zuen burua moztu eta trinket-mastaren puntan lotu zezatela. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 157. orr.

Gibel-mastan atondu berria zen garabiaren beso luzea karelaren parera agertu zen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 57. orr.

Senir-eko zipresez egin zizuten zurajea, Libanoko zedroz goi-masta. Elizen arteko biblia   Ez 27,5

4 bandera eta kidekoak jartzen diren haga.

Hego epelak masta erdian zeuden ikurrinak astintzen zituen eraikin ofizialetako balkoietan dolu-egunari nota koloretsuak jarriz. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 171. orr.

Munduko Rally Txapelketako masta luzeenean Citroenen bandera gorria mugitzen du haizeak. Berria - Kirola   2004-10-29

Bandera mastan gora igotzen ari da, beste bandera biren artean, eta himno bakar bat entzuten da, martxa militarren kutsukoa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 215. orr.

Udaletxean masta luzean Espainiako bandera gorri eta horia ikusi zuen eskegita. Jon Maia   «Riomundo» - 105. orr.

· Zaindarien talaitxoaren gainean inor ez dago; eta bi bandera mastak hutsik daude. Txillardegi   «Labartzari agur» - 33. orr.

5 hiru-mastako iz hiru mastako ontzia.

Lehorreratu ginenean, beste aldetik ikusi genuen hiru-mastako dotorea nola deskargatzen zuten begira egon ginen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 33. orr.

6 masta nagusi1

Masta nagusiaren aparailuetan gora egin zuten Mattinek. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 173. orr.

Bi txirrika handi ikusi zituen masta nagusitik brankako trinketera lotutako soketatik zintzilik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 156. orr.

Ni neu joan nendin ontziko gabizain, alegia, masta nagusiko goian zelatari, gabia deritzon habia modukoan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 12. orr.

7 masta nagusi2 (erkaketetan)

Eskribaua, berriz, gure masta nagusia baino tenteago zihoan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 55. orr.

Ni, egiatan, masta nagusia baino zurrunago lotu nintzen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 136. orr.

Ontziko masta nagusia bezain zut eta lehor, ardo-zahagia bezain baldan eta mozkor. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masta gainean (4); masta nagusia (10); masta nagusian (10); masta nagusiaren (8); masta nagusiari (3); masta nagusira (4); masta nagusitik (5); ontziko masta (4)

hiru mastadun (3)

mastak eta aparailuak (3)

hiru mastako (14)

mastan gora (7)

mastaren puntan (3)

ontziko masten artean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus