Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ideal 1 iz izpirituaren xede edo helburua.

Langileok badute gogoan ideal bat, jomuga eta xede bat. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 21. orr.

Baditut nire idealak, nire ideiak eta nire asmoak, baina oraindik ez dakit behar bezala adierazten. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 152. orr.

Ezin utzizko ideal baten alde azkeneraino borrokatzen dena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1168. orr.

Jendeak ideal batengatik odola oparo ematen zuen bitartean. Jokin Urain   «Errotarria» - 30. orr.

Ideal anarkistatik gero-eta hurbilago. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 277. orr.

Ideal goitarren izenean. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 137. orr.

Irudiz Michelcok biziaren goiburua, ideala, bertze nunbait ezartzen zuen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 192. orr.

Ideal zoragarri bat espresatzen du; ez du espresatzen errealitatea. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 32. orr.

Ekialdeko Erromaren ideal aszetikoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 99. orr.

Benetako gauzarik ez dagoenean gauza guztiak berdintzen dituen ezerez ideala eta gauza guztien ordain izan nahi lukeen ideal ezereza gelditzen da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 183. orr.

Idealetan sinesten zuen andaluziar gogor bat zen gure aita. Berria - Kultura   2004-12-10

2 eredu perfektua.

Aberrizalearen eta heroiaren ideal zaharra. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 95. orr.

Neska japoniar birjinaren ideal nostalgikoaren irudia. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 95. orr.

Aspaldi aspertu nintzen gezurrezko ideal baten eredu izatez, jakin ezazu behingoz. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 114. orr.

Zientziaren ideal modernoaren gainbehera. Berria - Gaiak   2006-01-26

Arrazoimen-inferentzia dialektiko honi arrazoimen hutsaren ideala deituko diot. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 152. orr.

Betegintzarre ontologiko gorenaren ideala. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 274. orr.

Ministro letradunen eta Hugolino kardinalaren presioak frantziskotar idealaren frakasoa eta Frantziskoren porrota ekarri zituela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 51. orr.

Erlijio-eklektizismoaren idealak estatu unibertsalen zenbait gobernari liluratu zituen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 38. orr.

Komunitate-homogeneotasunaren ideala. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 202. orr.

Hemen "erabateko" antzaren ideala adierazteko erabiliko dugu hitz hori. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 187. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Habanan bildu diren amerikar demokrata denei nire arnasa eman nahi diet, eta gure askatasun-idealak garaile izango direlako esperantza adierazi. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 259. orr.

Kristoren pobretasuna eta apaltasuna bizitzeko asmoa, Ebanjelioko anaitasun-ideala, Elizarekiko elkartasuna. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 43. orr.

Baztertu egiten zen pobretasun-ideala, Klarak [...] erabatekoa nahi zuena, bai pertsonari eta bai elkarteari dagokionez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1170. orr.

Antisemitismoaren eta [...] komunitate homogeneo baten Mendebaldeko kristau-idealaren arteko lotura estua. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 201. orr.

· 4 izond ideia hutsari dagokiona, gauzen munduan izatasunik ez duena.

Platonek estatu ideal hori eraikitzeko hierarkia hezigarri eta soziala sortzen du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 226. orr.

Diru errealak eta diru idealak daude. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 69. orr.

Ez delako materiala eta ez ideala, baina bai kearen pare. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 289. orr.

Kasu ideal eta, ondorioz, abstraktutzat kontsideratu da. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 14. orr.

Forma goxoak, ia idealak, eguneroko bizitzako gatazka eta lardasketatik libre daudenak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 395. orr.

Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna muturreko bi eredu ideal balira bezala. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 159. orr.

Errealitatea adreilu idealez jasotako eraikin edo asmakina baita. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 46. orr.

Mundu intelektual eta burgesaren irudipen ideal bat, erabat lausoa. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 63. orr.

Denbora luzea zeramala bere bizimodua helburu ideal batetik urrunduta. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 78. orr.

Vitruviok, beraz, arkitekto ideal bat diseinatzen du honela. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 180. orr.

Horren arabera, espezie bakoitza tipo ideal edo unibertsal bati dagokio. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 290. orr.

Adostasun horren bila negoziazio ideal batean parte hartuko luketen kide guztiek. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 203. orr.

Egoera ideal hori zapuzten hasi zen pixkanaka-pixkanaka. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 35. orr.

Gehiegizko plazera [...] debekatuz baieztatzen du bere burua Freuden Aita idealak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 72. orr.

5 desira daitekeen egokiena edo beteginena.

Paris zen hiri ideala, argi elektrikoa, pailazoak, zinema izarrak zituen hiria. Berria - Kultura   2006-01-17

Hortaz, esan daiteke ikur erabat arbitrarioak direla hobekien betetzen dutenak prozedura semiologikoaren egoera ideala. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 98. orr.

Konfidente neurotiko ideala naizela. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 138. orr.

Tipo ideala Yetiarena bezala delako: gutxik ikusi diten eta ikusi dutenek ez diten, zer gerta ere, etxean aurkeztu. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 135. orr.

Etorkinena egoera ideala da esplotazioari eutsi ahal izateko. Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Kurbak erakusten du haur batek adin batekin izan beharko lukeen garaiera eta pisu ideala. Berria - Gaiak   2006-04-29

Ideala izango litzateke jende hori euskal munduan murgiltzea, euskara ikasiz... Berria - Harian   2005-12-18

Garbi zegoen animalia idealik ez zela. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrazoimen hutsaren ideala (4); egoera ideal (3); egoera ideala (6); gauza ideal (3); mendebaldeko ideal (3); nire idealak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus