Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ingeniaritza (orobat injeniaritza g.er.) 1 iz ingeniariaren ezagutza eta tekniken multzoa.

Ingeniaritzako ikasleak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 62. orr.

Gero ingeniaritzan matrikulatu zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 13. orr.

Bera ingeniaritza ikasten ari zen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 128. orr.

Muskuluak, ingeniaritzaren ikuspegitik, erregai-pilen indarrez dabiltzan motor linealak dira. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 11. orr.

Giltzurruna, berriz, ingeniaritza kimikoko sistema bat da, ingeniari batek ezin berdinduzko maisutasunez diseinatua eta kudeatua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 12. orr.

Maskuriekin eginiko saioak erakutsi digu ehunen ingeniaritza tresna egokia dela. Berria - Gaiak   2006-04-05

Materia aldatzen eta osagai berriak sortzen, ingeniaritza atomikoari esker. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 49. orr.

Gero Lausanara eraman zuten bost urtez Ingeniaritza Industriala ikastera. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 100. orr.

Bizitza aldatzeko gai izango gara, ingeniaritza genikoari esker. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 49. orr.

ik beherago 4. 26786

Horretarako, elektronika ikasi beharra zagok, seme; ingeniaritza elektronikoa egitea onena. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 50. orr.

Yemenen ingeniaritza hidraulikoko lan ikaragarri bat ikus zitekeela, Marib-eko eustorma edo dikea, alegia. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 142. orr.

«Ingeniaritza fiskala» saihesteko neurriak eskatu zituen, eta administrazioei galdegin zien fiskalitatea egokitzeko eta «langile apalenen zama arintzeko». Berria - Ekonomia   2004-07-03

Gizarte-gorputzaren egiturari aplikaturiko ingeniaritza politikorik trebeenak inoiz ez luke balioko arimen berrerospen espiritualaren ordezko gisa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 336. orr.

Giza giltzadura askoren marruskadura-koefizientea 0,005 eta 0,02 bitartekoa da: ingeniaritzako teknika aurreratuenek nekez hobe dezaketen emaitza. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 41. orr.

Industria diseinuko ingeniaritza teknikoko lizentziatura. Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Hemen "ingeniaritza tekniko" gisa ezagutzen ditugun titulazio horietan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 35. orr.

Arturo Rebollo Bideetako, Ubideetako eta Portuetako Ingeniaritzan doktore da. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 24. orr.

18 enpresa izango dira: zerbitzuetakoak, ingeniaritzakoak, makina erremintakoak eta energiakoak, batik bat. Berria - Ekonomia   2004-10-29

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 72. orr.

Erresuma Batuko Ingeniaritzako Errege Elkarteak. Berria - Gaiak   2004-07-30

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik ingeniari 3.

Gáborrek amaituak zituen ingeniaritza-ikasketak. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 57. orr.

Adrianak badaki ingeniaritza ikasiko duela. Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Lille-ko unibertsitatean ezagutu zuen, ingeniaritza eskolan. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 15. orr.

Ingeniaritza titulua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 92. orr.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria da egun. Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Pablo Garcia Bringas Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakasleak. Berria - Gaiak   2004-11-09

Nonbait, ikasleek -haietako asko ingeniaritza karrerakoak izaki- ez zuten hizkuntz kontuei buruzko interes berezirik erakusten. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 9. orr.

Klitoria ingeniaritza lan bikaina dugu, ukipen errezeptorez eta nerbio bukaeraz josia, eta pasiorik indartsuenak, sutsuenak, hezeenak eta atsegingarrienak iratzartzeko gai da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 227. orr.

Muga-lubrikazioa darabilten ingeniaritza-materialetan inoiz neurtu den frikzio-indar txikiena baino bost edo hamar aldiz txikiagoak dira giza giltzaduretan neurtutako frikzio-indarrak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 42. orr.

Soinu horiek bibrazio mekanikoak dira, eta horiek garunean prozesatzeko moduko seinale bihurtzeak ingeniaritza-arazo interesgarri eta zailak sorrarazten ditu. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 110. orr.

Tunela Arlaban-Eskoriatza tarte osoko ingeniaritza obra nagusia da. Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Nafarren bizikidetza eta ongizatea bultzatzeko ingeniaritza zubiak ez eze, ideologikoak ere eraikitzen ditugu. Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza campuseko Ikasleen Batzordeak. Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Filial horrek energia, ingurumen eta industria alorretan ingeniaritza zerbizuak eskaini eta zehastasun handiko osagaiak ekoizten ditu. Berria - Ekonomia   2004-01-27

Doxa, gainera, ingeniaritza aholkularitza da. Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Ingeniaritza eta aholkularitza enpresak. Berria - Ekonomia   2006-01-15

ELAk dio gero eta ohikoagoak direla «finantzei lotutako ingeniaritza operazioak», eta Sidenor jarri du adibidetzat. Berria - Ekonomia   2006-05-04

Ameriketako Jose Ramon Goikoetxea Ingeniaritza saileko lehendakariordeak. Berria - Ekonomia   2004-05-23

AEBetako Armadako Injeniaritza Egiturako buruzagi batek. Berria - Mundua   2004-06-02

Estatu Batuetako Ingeniaritza Akademia Nazionaleko kidea ere bada. Berria - Gaiak   2004-07-03

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kontrol-ingeniaritzatik edo datu-prozesaketa elektronikotik eratorritako ideiak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 268. orr.

Meatze ingeniaritzen ikasketen kasua. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 205. orr.

Nekazaritza Ingeniaritzako ikasle Rebeka Fernandezek. Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Gipuzkoan, Informatika Ingeniaritzan leku kopurua 190etik 150era gutxituko da. Berria - Euskal Herria   2004-03-20

«Kultur ingeniaritza» deitu du Garmendiak berak. Berria - Kultura   2004-10-01

Gasteizko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE. Berria - Euskal Herria   2004-03-11

· Finantza-ingeniaritza eragiketei onura handiagoa ateratzeko aukera. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 36. orr.

Angeluko eraikuntza ingeniaritza eskolari. Herria   2002-10-03

4 ingeniaritza genetiko genei buruzko esperimentzate eta ikertze metodo eta tekniken multzoa.

Aplikaziook gerora baino ez dira iritsi, aukera ikusi zelarik organismoen geneetan beretan eragiteko, ingeniaritza genetikoa esaten zaionaren eskutik. Ingeniaritza genetikoak esperimentu bidezko sarbide erabat berria ematen digu hainbat auzi konplexu aztertzeko, hala nola enbrioiaren garapena, minbizia eta burmuinaren funtzionamendua. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 28. orr.

Ingeniaritza genetikoak [...] aukera ematen zuen zernahi ere organismotatik gene bat bakartu eta beste batean txertatzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 99. orr.

Ingeniaritza genetikoak lortua du, izan ere, euli batean gene hori halako moduan atondurik sartzea, ezen aise ager baitaitezke begiak animaliaren hegaletan zein hanketan! Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 128. orr.

ingeniaritza genetikoaren bidez eraldaturiko landareak erabiltzea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 193. orr.

Ingeniaritza genetikoak, bada, goitik behera aldatu ditu ikerkuntzaren ikuspegi eta metodoak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 123. orr.

Animalien ingeniaritza genetikoan aritzen diren ikerlarien helburua. genetikoko enpresen promesak ez direlako betetzen ari. Berria - Gaiak   2006-04-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus