Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

master1 1 iz graduondoko espezializazio ikastaroa, unibertsitatean edo kideko zentro batean egiten dena.

Graduko ikasketek indarra galduko dute, eta graduondokoek edo masterrek garrantzia handia hartuko dute. Berria - Harian   2005-05-25

Filologia Frantsesa ikasi du, baina itzultzaile jarduteko beste bi urteko master bat egin beharko luke Vilniusen. Berria - Mundua   2004-04-23

Horretarako, master bat, espezialista titulu bi eta doktorego programa bi eskainiko ditu UEUk hirugarren zikloan, guztiak EHUk balioztatuak. Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Eliz Ikasketetan Madrilgo Comillas Unibertsitatean lizentziatua da (1998), eta Erlijio Zientzietan Masterra du (1999). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 11. orr.

Rosa master bat egitera joan zen Madrilera. Iban Zaldua   «Traizioak» - 88. orr.

Psikologiako master bat. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 51. orr.

Ingurumen-hezkuntzako masterra egiten aritua zen hiru urte lehenago. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 187. orr.

Ingurumen-hezkuntzako masterreko ikasle izan nintzen duela hiru urte, hainbat hilabetez.Animazio digitalari buruzko master bateko ikaslea da Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 187. orr.

Euskal Herriko artearen master edo gradu-ondoko kurtsoa Deustuko Unibertsitatean ematen da, inork ondo jakin gabe zergatik ez dagoen horrelako eskaintzarik unibertsitate publikoan. Berria - Kultura   2004-07-18

Gerora itzulpengintzaz Masterra egin zuen Gasteizen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 12. orr.

Masterreko jarduera praktikoen barruan, film labur bat egin zuen Carmen Gonzalez sevillarrarekin batera. Berria - Kultura   2004-06-11

2 (hitz elkartuetan)

Bestetik, master titulazioak ere izango ditugu, eta zentroen arteko elkarlana ere beharko dugu horiek antolatzeko. Berria - Euskal Herria   2004-03-19

· Berdintasun masterrak bultzatu ditugu unibertsitateetan, hutsune horri aurre egiteko. Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Enpresa gidaritza masterrak egiteko beka sistema bat. Berria - Euskal Herria   2004-06-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masterra egin (3); masterra egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus