Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ingeniotsu (orobat ingenioso, injeniotsu eta injenioso) izond asmotsua.

Interesgarriago zeritzon, nahiz egikeran kontraesantsua eta axalekoa izan, Daudet-en asmo ospetsua: figura batean elkartzea, Tartarin-engan, hain zuzen, Aitorenseme Ingeniotsua eta haren ezkutaria... Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 37. orr.

Badago beste makina-mota bat aski ingeniosoa eta azkar erabiltzeko izugarri baliagarria dena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4690. orr.

Bat-batean honako edo halako jokaldi sumatu duen futbolaria edo edozein arazoren aurrean bat-batean konponbidea asmatzen jakin duen teknikaria, pertsona talentudun, argi eta injeniotsutzat hartua izango da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus