Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

Masters 1 iz tenisean eta golfean, munduko jokalari hoberenak baino jokatzen ez duten txapelketa.

Mastersean Amarika izango lehen aurkari. Berria - Kirola   2006-04-28

Aurtengo Mastersean hutsune garrantzitsua izango da: Severiano Ballesteros espainiarra (bi aldiz txapeldun Augustan). Berria - Kirola   2004-04-08

Masterseko finala jokatuko dutenak Wimbledongo finalean aritu ziren aurrez aurre. Berria - Kirola   2004-11-16

Mastersa opari mamitsua da harentzat. Berria - Kirola   2004-11-16

Mastersari ekiteko jaialdi erakargarria antolatu dute Seguran. Berria - Kirola   2006-04-28

Pilota munduko txapelketa berritzaileenetako bat aurkeztu zuen atzo Galarretan: Insalus Erremonte Masters-a. Berria - Kirola   2006-03-24

Houstongo Mastersa irabazi zuen eta ginga bikaina jarri denboraldiari. Berria - Kirola   2004-11-23

Roger Federerrek 11 torneo irabazi ditu aurten: Indian Wells, AEBetako Irekia, Bangkok, Torontoko Mastersa, Halle, Australiako Irekia, Hanbugoko Mastersa, Wimbledon, Dubai eta Gstaad. Berria - Kirola   2004-11-23

2 (hitz elkartuetan)

Tenis jokalari onenak ariko dira gaurtik igandera Indian Wells torneoan, denboraldiko lehen masters seriea. Berria - Kirola   2006-03-09

Nafarroako enpresako zortzi pilotari hoberenek Masters txapelketari ekingo diote bihar Seguran. Berria - Kirola   2006-04-28

Masters torneoak hasiera erakargarria izango du gaur, Galarretan. Berria - Kirola   2006-03-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus